(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak Justizia Administrazioko langileen integrazioari buruzko Foru Legearen proiektua onetsi du asteartea, 2009.eko urriak 20

520 enplegatu publikoen ordainketak eta lan-baldintzak berdintzeko kalkulatutako gehieneko kostua 500.000 eurokoa da


Justizia Jauregia

Justizia Jauregia.

Nafarroako Gobernuak, atzoko saioan, Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten langileak Foru Komunitateko Administrazio Publikoen zerbitzura lan egiten duten langileen estatutuan sartzeko Foru Legearen proiektua onetsi zuen. Enplegatu horientzat, arauan gainerako enplegatu publikoei aplikatzen zaien antzeko funtzionamendu-araubidea ezarri da, besteak beste, ordainketei eta lan-baldintzei dagokienez (lanaldia, lan-egutegia eta oporrak).

Proiektua Parlamentura igorri da eztabaidatzeko, eta 520 enplegatu ukitzen ditu. 500.000 euroko gehieneko gastua izango du, eta Nafarroako 2010eko Aurrekontu Orokorren proiektuan sartuko da. Nafarroako Gobernuak funtzio publikoaren esparruan dituen eskumen historikoen arabera onetsi du. Eskumen horiek esanbidez aitortzen dira Botere Judizialaren Lege Organikoan Justizia Administrazioko langileen kasu zehatzerako.

Zehatz esanda, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzura lan egiten duten langileen testu bateginean titulu berria gehitu da, VI.a. Titulu horretan mediku forentseen, kudeaketa prozesal eta administratiboko langileen, izapidetze prozesal eta administratiboko eta laguntza judizialeko langileen kidegoak gehitu dira, modu oso eta integratuan, baina kolektiboaren berezitasunak aintzat hartuta.

Nafarroako Justizia Administrazioaren zerbitzura lan egiten duten langileak Estatuak 1999ko urrian transferitu zituen. Langile horien berezitasuna kontuan hartuta –zerbitzuak botere judizialari eskaintzen dizkiote, eta ez Foru Komunitateko Administrazioari-, Foru Legearen proiektuak kidego nazionalak izatetik eta justizia-zerbitzu publikoa emateagatik eratorritako salbuespenak jaso ditu (guardia-zerbitzua antolatzea, mugikortasuna, etab.).




Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa