(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen bigarren Saria eman dute asteartea, 2009.eko urriak 20

Saria Elkarkideri eman diote, buruko gaixotasunak dituen jendearekin egiten duen lanagatik; accesita ANFASek jaso du


Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen bigarren Saria eman dute

Sariaren eta accesitaren irabazleak, sariekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen bigarren Saria gaur goizean eman dute, Baluarten, eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, Maria Isabel Garcia Malo, izan da ekitaldiko burua. Saria Elkarkideri eman diote, “buruko gaixotasunak dituen jendearekiko esku-hartzeak balioesten eta garatzen” egin duen lanagatik. Accesita ANFASi eman diote, Lizarrako erromesentzako ostatuagatik.

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Saria sustatu dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako departamentuak, batetik, eta Tomás y Lydia Recari Garcia Fundazioak, bestetik. Helburua da Nafarroako Foru Erkidegoan gizarte zerbitzuak ematen dituzten eta erabiltzaileen bizi kalitatea hobetze aldera arretarako jardunbide egokiak ezarri dituzten erakundeak saritzea.

Saria jaso duen Elkarbideren jardunbide egokiaren asmoa da arreta hartu duen pertsonaren funtzionamenduaren balioespen sistema berritzaile bat garatzea. Sistema horrek balio behar du funtzionamenduaren ikuspegi orokorra edukitzeko; pertsonen funtzionamendua, esku-hartzearen eraginkortasuna eta pertsonen eta taldearen bilakaera modu objektiboan balioesteko; pertsona bakoitza taldearekin alderatzeko; pertsonak gizarte eta lan ingurunean errazago kokatzeko; eta esku-hartzeen helburuak hobeto aukeratzeko. 

Aurten, accesita ANFASek, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonen aldeko Nafarroako elkarteak, jaso du. Elkartea 1961an sortu zuten, irabazi asmorik gabe. Elkarteko helburuen oinarriak dira Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala eta Minusbaliotasun Intelektualak dauzkaten Pertsonen Eskubide Orokor eta Bereziak. Nafarroako Gobernuak, 1999an, Nafarroako Urrezko Domina eman zioen elkarteari, ia berrogei urteko lana aintzatesteko. Saria jaso duen ANFASen jarduera da, hain zuzen, minusbaliotasun intelektuala duten pertsonek erromesei Lizarran ematen dieten arreta. Minusbaliatuek ostatu emaile gisa lan egiten dute, beren borondatez. Era horretan, pertsona horiek eta Santiago bidea egiten ari diren erromesak harremanetan jartzen dituzte.

Saria eta accesita eman ondoren, Lua taldeak dantza ikuskizun bat eskaini du, gurpil-aulkietan. Ikuskizuna AMIMETek jarri du martxan. AMIMET irabazi asmorik gabeko elkartea da minusbaliotasun fisikoak dituzten Erriberako biztanleei konponbideak eskaintzea helburu duena.

Bestalde, aurten saria jasotzeko aurkeztutako hautagaien jardunbide egokien erakusketa bat antolatu dute. Erakusketa hori Gizarte Gaien departamentuko web orrian dago ikusgai.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa