(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

350 eta 1.250 euro bitarteko diru-laguntzak onetsi dira galdara indibidualak aldatu eta instalatzeko asteazkena, 2009.eko urriak 21

Ekimen honen bidez, instalazio termikoen efizientziaren hobekuntza sustatu nahi da


Galdarak aldatzeko laguntzak

Laguntzak energia-efizientzia handia duten galdaretarako handiagoak izango dira

Begoña Urien Angulo Enpresa zuzendari nagusiak 2009-2010 kanpainan galdara indibidualak aldatzeko diru-laguntzen deialdia aurkeztu du gaur goizean. Kanpaina horretarako 670.000 euroko gastua baimendu da. Funts horiek Energiaren Dibertsifikazio eta Aurrezkirako Institutuak (IDAE) emango ditu, Nafarroako Gobernuarekin 2008-2012 aldirako sinatutako lankidetza-hitzarmena dela bide.

Diru-laguntza horien xedea instalazio termikoen efizientziaren hobekuntza sustatzea da, galdarak, berogailuak edo berogailu-sistema elektrikoak errendimendu handiko galdarekin ordeztuz, berogailuko energia-kontsumoa murrizteko asmoz, eta modu horretan, Nafarroaren efizientzia eta intentsitate energetikoa optimizatuz.

Laguntzak energia-efizientziarik handiena duten galdaretarako handiagoak izango dira. Modu horretan, galdara indibidualak ordezteko, laguntzak 350 eta 600 eurokoak izango dira 1.200 euroko gutxieneko inbertsiorako, eta berogailuak edo termoak galdarekin ordezteko. Berogailu elektrikoa errendimendu handiko galdarekin ordeztuz gero, diru-laguntzak 1.000 edo 1.250 eurokoak izango dira, 3.000 euroko gutxieneko inbertsioa eginda. Ez da diruz lagunduko berogailu zentraletik berogailu indibidualera igarotzea edo biomasa-galdarara instalazio-aldaketa egitea, horretarako laguntza zehatzak baitaude.

Diru-laguntza horien onuradunak izan daitezke pertsona fisikoak, pertsona juridikoak, irabazteko asmorik ez duten erakundeak, toki entitateak, jabeen erkidegoak eta Oinordetzen Foru Legean ezarritako betekizunak bete eta aurrekoetara berdinetsita dauden gainerakoak. Betekizun horiek betetzea eskaeran gehitutako adierazpen arduratsuaren bidez egiaztatzen dira.

Eskaerak aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean hasi eta 2009ko abenduaren 18an amaituko da, bi egunak barne hartuta. Eskaerak ereduaren arabera beteko dira. Ereduan zehazten da zein den erantsi beharreko dokumentazioa, eta azken hori Nafarroako Gobernuaren web orriko Laguntzen Katalogoan edo Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko Erregistroan (Tomás Caballero parkea, 1, Iruña) lortu daiteke.

Diru-laguntzaren izapideak egiteko ebaluazio indibidualizatua egiten da, eta beraz, diru-laguntza horretarako aurrekontu-kreditua dagoen bitartean emango da, eskaerak jasotzeko ordenaren arabera. Enpresa Suatapeneko Efizientzia eta Energia Berriztagarrien Atalak eskaerak ebaluatu eta diru-laguntza emateko proposamena organo eskudunari igorriko dio, eta proposamen horretan onuradunek diru-laguntza jasotzeko betekizun guztiak betetzen dituztela agertuko da. Enpresa zuzendari nagusia da diru-laguntza ematearen inguruan erabakia hartzeko organo eskuduna. Ebazpena Nafarroako Gobernuaren web orrialdean eman eta argitaratuko da eskaera aurkezten denetik gehienez ere sei hilabeteko epean. Epe hori igaro ondoren ebazpena argitaratu ez bada, eskaera ezetsi dela ulertuko da.

Emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea izateko, onuradunak diruz lagundutako jarduna egin duela egiaztatu beharko du, 2010eko uztailaren 30a baino lehen dokumentazio hau aurkeztuta: jardunaren justifikazio-inprimakia, eta diruz lagundutako inbertsioari edo gastuari dagozkion fakturen eta horien ordainagirien fotokopia. Instalazioaren faktura 2009ko abenduaren 1a baino arinagokoa bada, ordeztutako aparatua kudeatzaile baimenduari ematearen ziurtagiria edo enpresa instalatzaile baimenduaren adierazpena aurkeztu behar da, ordeztutako aparatua ezerezean utzi dela eta aparatua suntsitu eta birziklatzeko kudeatzaile baimenduari eman zaiola esanez. Nafarroako Gobernuaren aldetik aurretik diru-laguntzarik jaso ez bada, “Ordainketa eskaera transferentzia bidez” (jatorrizkoa) inprimakia ere aurkeztu behar da. Inprimaki hori Nafarroako Gobernuaren web orrian lor daiteke (www.navarra.es).

Deialdi honetako diru-laguntzak, ondasun berberetarako, bateraezinak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, beste erakunde publiko edo pribatu batzuen eta nazioko edo nazioarteko partikularren gainerako diru-laguntzekin. Zehatz esanda, bateraezinak dira eraikinak eta bizilekuak zaharberritzeko Etxebizitzak eta Eraikinak Zaharberritzeko Bulegoen bidez Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak ematen dituen laguntzekin eta toki entitateetatik ematen diren zaharberritzeko bestelako laguntzekin.
 
Argibideak nahi izanez gero, 848425520 telefono-zenbakira eta www.navarra.es webgunera jo daiteke.

Segurtasun-araudia

Bestalde, Enpresa zuzendari nagusiak berogailuari, ur beroari, hozkuntzari eta aireztatzeari aplikatzeko moduko segurtasun-araudi berria aurkeztu du, joan den urriaren 15etik indarrean dagoena. Araudi berrian Eraikinetako Instalazio Termikoen Erregelamendua (EITE) garatzeko arauak ezarri dira.

Araudiaren funtsezko irizpideak instalazioen, etxebizitzen eta erabiltzaileen segurtasuna eta energia-efizientzia dira, kontsumo txikiagoarekin.

Araudi berrian, egon dauden instalazioetan egin beharreko berrikuspenak ezarri dira, segurtasunari zein energia-efizientziari dagokienez. Aldizkako segurtasun-ikuskaritza urtero egin behar da instalazioak hogeita hamar urte baino gehiago baditu, bi urterik behin hogei eta hogeita hamar urte bitartean baditu, eta hiru urterik behin hamabost eta hogei urte bitartean baditu. Energia-efizientziari dagokionez, instalazioak bost eta hamabost urte bitartean baditu, ikuskaritza egiteko epea bi urtekoa da.

Jabeen betebeharrak dira zerbitzu tekniko ofizial moduan erregistratutako enpresak kontratatzea; beharrezko ikuskaritzak egitea; instalazioen dokumentazioa gordetzea, eta galdara atmosferikoen kasuan, segurtasun-kommutadorea instalatzea ke-kanpaiak dituzten sukaldeetan egonez gero.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa