(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kirol Jokoen 23. edizioan kirol taldeetako arduradunak prestatzeko premia nabarmenduko dute asteazkena, 2009.eko urriak 21

Aurreko Jokoetan 18.618 lagunek parte hartu zuten hainbat kirol modalitateetan eta federatutako beste lehiaketa batzuetan


Nafarroako Kirol Jokoen 23. edizioaren aurkezpena.

Nafarroako Kirol Jokoen aurkezpena. ( irudia handitu )

Nafarroako Kirolaren Institutuko zuzendari gerenteak, Jose Javier Esparza Abaurreak, Nafarroako Kirol Jokoen 23. edizioa aurkeztu du gaur goizean. Horrez gain, aurreko edizioaren balantzea egin du: edizio horretan 42 kirol modalitate zeuden eta 18.190 gaztek eta 26 federaziok parte hartu zuten.

Nafarroako Kirol Jokoen aurtengo edizioaren helburuak hauek dira: nafar herritarrek jokoetako kirol maila eta modalitateetan parte hartzea eta kirolak prestatzeko eta hezteko balio duela nabarmentzea; partaideen ezaugarrien araberako kirol jarduerak eskaintzea eta, era horretan, integrazioa sustatzea eta kirolaren balioak sustatzea; oso gutxi egiten diren kirol modalitateak edo jolaserako direnak sustatzea; kirolari onak izan daitezkeen gazteak aurkitzea eta teknikarien prestakuntza plan bat ezartzea. 

Jokoetako mailak hauek dira: kimuak (10 eta 11 urte), haurrak (12 eta 13 urte), kadeteak (14 eta 15 urte) eta gazteak (16 eta 17 urte). Guztira 45 modalitate eta espezialitate egongo dira eta Nafarroako 27 kirol federaziok eta ordezkaritza batek (boleibolekoak) parte hartuko dute.

Nafarroako Kirolaren Institutuko arduradunak azpimarratu du parte hartzen duten taldeetako arduradunek prestakuntza behar dutela eta epe ertainerako proposamen bat aurkeztu du, arduradunak trebatzeko kirolariekin modu osasuntsu eta seguruan lan egin dezaten. Proposamena da kirol abiarazleak trebatzeko ikastaro bat egitea. Ikastaro horrek izango ditu, batetik, gai multzo komun bat, 18 ordukoa; eta bestetik, modalitate bakoitzeko gai multzo berezi bat, hamar ordukoa.

Hona hemen edizio berriko modalitate eta helburuetako batzuk: atletismoan, haurren mailan taldekako lehiaketak antolatzea, saio moduan: txirrindularitzan, belodromoko modalitatea sartzea; egokitutako kiroletan, programan kirol modalitate jakin batzuk sartzea eta jarduera arruntekin batera gauzatzea; mendian, kirol eskalada programan sendotzea; gimnastika artistikoan, gizonezkoen gimnastika artistikoa sartzea; herri kiroletan, kadete mailan sokatira 4x4 mistoa sartzea; eta errugbian eta boleibolean, modalitate horiek sustatzea, Aragoiko eta Errioxako taldeekin topaketak eginda. 

Beste behin, Kiroltasun Sariak emango dituzte, kirolaren balioak sustatzeko Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzen duten federazioen bitartez.

Aurreko Nafarroako Kirol Jokoetan, kirol hauetan aritu zen jende gehien: saskibaloian 3.873, futbolean 3.748, eskubaloian 1.660 eta pilotan 1.257.

Kirolari gehienak haurren mailakoak ziren, 5.735 kirolari hain zuzen (%31,53); kadete mailan 4.604 kirolari aritu ziren (%25,31) eta kimuen mailan 4.379 (%24,07). Benjaminen mailan 1.840 kirolarik parte hartu zuten (%10,12) eta gazteen mailan 1.614 kirolarik (%8,87).

Sexuari dagokionez, 11.735 mutilak ziren (%64,51) eta 6.455 neskak (%35,49).

Nafarroako Kirol Jokoen 22. edizioko aurrekontua 1.123.476,80 eurokoa izan zen. Gastuen %93 Nafarroako Gobernuak ordaindu zuen.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa