(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Alba kontseilariak hitzarmen bat sinatu du Itzan, Atondon eta Leten garraio publikoa jartzeko asteazkena, 2009.eko urriak 21

Helburua da herri horietako premiei eta Olloko Udalari dagozkion herrietakoei erantzun espezifiko eta egokia ematea


Iruña-Arteta ibilbide berria

Iruña-Arteta ibilbidean garraio publikoa jartzeko hitzarmena. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, lankidetza hitzarmen bat sinatu du gaur goizean Olloko eta Itzako Udaletako alkateekin eta La Panplonesa SA autobus enpresarekin, Iruñatik Artetarako ibilbide berri bat sortzeko. Hitzarmen horri esker, Olloko eta Itzako udaletxeei dagozkien herrietan joan-etorriko bi autobusi zango dituzte astearte eta ostegunetan. Olloko udaletxeko herriak dira Arteta, Senosiain, Ollo, Ultzurrun, Saldise, Iltzarbe, Anotz, Beasoain eta Egillor; eta Itzako udaletxekoek Itza, Atondo eta Lete (hiru horietan orain arte ez zegoen autobus zerbitzurik).

Hitzarmenaren arabera, enpresa emakidadunak ordainean jasoko ditu 2009an 10.744 euro, 2010ean 11.098 euro eta 2011n 11.431 euro. Zenbateko horren %65 Nafarroako Gobernuak jarriko du eta gainerako %35a Udalek (Ollokoak %23,81 eta Itzakoak %11,09). 

Alba kontseilariaz gain, hitzarmena sinatu dute Nafarroako Gobernuaren aldetik Garraio zuzendari nagusiak, Susana Labiano Basterok, eta Udalen eta Pamplonesa SA enpresaren aldetik Itzako alkate Socorro Perez Ollok, Olloko alkate Francisco Javier Ecayk eta Cristina Urdanozek, hurrenez hurren.

Korridore berriak bi ibilbide izango ditu. Bata (enborreko ibilbidea) Iruñatik Artetara helduko da eta herri hauetatik pasako da, bai joateko, bai bueltatzeko: Orkoien - Aratzuri - Ororbia – Lizasoaingo bidegurutzea - Asiain – Beasoaingo bidegurutzea – Anotz. Bestea eskariaren araberakoa izango da herri hauetatik pasako da, bai joateko, bai bueltatzeko: Iruña - Orkoien – Aratzuri - Iza (eskatuta) - Ororbia - Lizasoaingo bidegurutzea - Asiain- Beasoain (eskatuta) - Egillor ( eskatuta) - Lete (eskatuta) - Atondo (eskatuta) - Anotz - Iltzarbe (eskatuta) - Saldise (eskatuta) - Ultzurrun (eskatuta) - Ollo (eskatuta) - Senosiain (eskatuta) – Arteta.

Lehen ibilbideko autobusak aterako dira 9.15ean Iruñatik eta 14.45ean Artetatik; eta bigarren ibilbidekoak 9.45ean Artetatik eta 14.00etatik Iruñatik. Hau da, goizean autobusa 9.15ean aterako da Iruñatik eta Artetara helduko da, enborreko ibilbidetik. Artetara heldu ondoren, 9.45ean aterako da Iruña aldera eta aurrez eskaria egin duten herrietan geratuko da. Bueltakoan, alderantziz egingo dute: Iruñatik 14.00etan aterako da eta bidaiariek eskatutako herrietan geratuko da.

Bidaiariak, hortaz, Ororbian eta Orkoienen gera daitezke. Autobusa 10.30ean heltzen da Iruñara eta Artetarako hurrengo autobusa 14.00etan ateratzen da; beraz, Iruñan hiru ordu eta erdi eman ditzakete, mediku gestioak, erosketak eta abar egiteko denbora nahikoa. Zerbitzua Artetara joateko ere erabil daiteke: Iruñatik autobusa 9.15ean irteten da eta bueltakoa, Artetatik, 15.15ean.

Gauzak horrela, departamentuaren asmoa da aipatu herrietako eskariari erantzun espezifikoa eta egokia ematea. Izan ere, Itzako Udalari dagozkion herrietan, adibidez (Itzan, Atondon eta Leten), orain arte ez zeukaten zerbitzu erregularrik.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa