(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak N-121-A inauguratu du, Sunbilla-Bera tartea ireki ondoren ostirala, 2009.eko urriak 23

7,8 kilometro dira, Sunbilla-Etxalar (4.150 metro) eta Etxalar-Bera (3.720 metro) azpitarteetan banatuta


Presidentea N-121-A inauguratzen

Zinta mozten N-121-A ireki aurretik. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak gaur goizean N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, inauguratu du, Sunbilla eta Bera bitartean 7,8 kilometro ireki ondoren. Zehatz esanda, Sunbilla-Etxalar tartea, 4.150 metroko luzerakoa, eta Etxalar-Bera tartea, 3.720 metrokoa, dira.

Presidentearekin batera, Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria eta Begoña Sanzberro Iturriria Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria egon dira, baita lanek ukitutako herrietako alkateak ere.

Sanz presidentearen esanetan, proiektu hau garrantzi handikoa eta lan konplexua da, orografia, proiektuaren ezaugarriak eta ingurumenarekiko errespetua kontuan hartuta. Trazadura berriak Bidasoa ibaiari jarraitzen dio, eta errepidearen edukiera handitzea du xede, prestazio handiko bidearen ezaugarriekin, aurreratze-lerroekin eta bidearen segurtasuna eta erosotasuna oro har hobetuta. Aldi berean, bidearen luzera 1.444 metro laburtu da gaur egungo ibilbidearekin alderatuta (813 metro Sunbilla-Etxalar tartean eta 631 metro Etxalar-Bera tartean).

Sanzen iritziz, “gaurtik aurrera, Bidasoako eta alboko haranetako herri guztiak herritarren eta jardueren gune nagusietatik hurbilago egongo dira, hala nola Iruña, Irun eta Frantziatik, eta Europako komunikazio-ardatz handiekin lotuta egongo dira”.


Presidentea N-121-A inauguratzen

Sanz presidentea N-121-A, Iruña-Behobia, inauguratzen. ( irudia handitu )

Gogoan izan behar da N-121-A errepidea, Iruña-Behobia, Nafarroako errepideen foru-sareko korridore handietako bat dela, eta errepideko ardatz estrategikotzat jotzen dela. Bide horretako batez besteko trafiko-intentsitatea, egunero, kasu batzuetan (Bera zeharkatzean) 8.764 ibilgailukoa izaten da, eta horietatik %22,6 astunak dira.

Ardatz hori hobetzeko lanak, 2002-2009 Errepideen II. Plan Gidarira bilduak, eta era berean, Nafarroa 2012 Planera, 5 tartetan banatu dira: Ostizko Saihesbidea (aurtengo otsailean ireki dute), Sunbilla-Etxalar, Etxalar-Bera, Bera-Endarlatsa eta Endarlatsako zubia (azken bi horiek 2009ko ekainean inauguratu dituzte). Toki entitateek aurreikusi eta eskatu zuten bezala, lanaren bost tarteak aldi berean egiten ari dira, denboran duten eragina albait gehien gutxitzeko.

Jardunaren luzera osoa, Nafarroari dagozkion bost tarteetan, 13.299 metro da. 14 bidezubi, 15 egitura, 2 tunel eta 8 lotune eraiki dira. Aurrekontu osoa 74,7 milioi euro izan da.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Presidentearen hitzaldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa