(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 6.300 langabe gutxiago daude eta langabezia tasa estatuko txikiena da: %10,39 ostirala, 2009.eko urriak 23

Langabeziak Nafarroan eta Balear Uharteetan egin du behera gehien hirugarren hiruhilekoan (%16,4)


Estatistika Institutu Nazionalak Biztanleria Aktiboaren Inkestako (BAI) 2009ko hirugarren hiruhilekoko datuak eman ditu gaur aditzera eta, datu horien arabera, Nafarroan langabeziak behera egin du ekainetik irailera: orain 6.300 langabe gutxiago daude. Nafarroako eta Balear Uharteetako jaitsiera da estatuko handiena (%16,4). Langabezia, gainera, gizonezko eta emakumezkoen taldean eta ekoizpen sektore guztietan jaitsi da.

Estatuan, hirugarren hiruhilekoan langabezia tasak %0,34 egin du behera: 14.100 langabe gutxiago daude. Zehazki, zazpi autonomia erkidegotan gora egin du, Kanariar Uharteetan, Katalunian, Valentzian, Madrilen, Murtzian, Euskal Autonomia Erkidegoan eta Errioxan, hain zuzen; eta hamar erkidegotan behera: Andaluzian, Aragoin, Asturiasen, Balear Uharteetan, Kantabrian, Gaztela eta Leonen, Gaztela-Mantxan, Extremaduran, Galizian eta Nafarroan.

Nafarroan, langabezia indizea %12,23tik %10,39ra jaitsi da. Indize hori, beraz, estatuko baxuena da (estatuko batezbestekoa %17,93 da). Sexuari dagokionez, gizonen langabezia tasa %9,63koa da; estatuan %10etik behera dagoen bakarra eta, beraz, txikiena. Emakumeen langabezia tasa %11,37koa da; jaitsieraren zerrendan bigarren dago, Balear Uharteen atzetik (%11,2).

Nafarroan, 2009ko hirugarren hiruhilekoan, landunen tasak %0,44 egin du gora: 1.200 landun gehiago daude. Estatuaren eta Foru Erkidegoaren artean alde handiak daude: Nafarroan enplegua sortu den bitartean, Espainian landun kopuruak %0,39 egin du behera (74.800 landun gutxiago). Azkeneko urtean (2008ko hirugarren hiruhilekotik 2009ko hirugarren hiruhilekora), Nafarroak gainerako erkidegoek baino bilakaera hobea izan du: landunen tasak %4,7 egin du behera (estatuko txikienetako bat da, Balear Uharteen atzetik), estatuko batez besteko %7,26koaren aldean.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, ondo hartu ditu BAIko hirugarren hiruhilekoko datuak, estatuko lan merkatuko indizerik onenak Nafarroakoak baitira. Alde horretatik, nabarmendu du datu horiek argi uzten dutela Nafarroako Gobernuak azken hilabeteetan krisiari aurre egiteko hainbat arlotan (kontsumoaren sustapenean, kontratazioan, jarduera ekonomikoan) hartutako neurriak eraginkorrak direla.

Halaber, Roig kontseilariak azpimarratu du aipatu aldian estatuko lan merkatuak izandako jaitsieraren erdia Nafarroari dagokiola.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Datos EPA III Trimestre

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa