(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako gazteei gidabaimena lortzen laguntzeko kanpaina bat jarri dute martxan ostirala, 2009.eko urriak 23

Foru Erkidegoak eta CAN Fundazioak gazteei lagundu nahi diete mugitzen eta lan merkatuan sartzen


Nafarroako Gobernuak 16 eta 25 urte arteko gazteei laguntza ekonomikoak emateko kanpaina bat jarri du martxan, <26 Gazte Txartelaren esparruan eta Nafarroako Gazteriaren Institutuaren (NGI) eta Nafarroako Kutxa Fundazioaren bitartez. Asmoa da, hain zuzen, ziklomotorrak, motozikletak eta autoak gidatzeko baimenak lortzeko gastuak finantzatzen laguntzea.

Ekimen horretan parte hartu du, baita ere, Nafarroako Autoeskolen Elkarte Probintzialak (NAEP). Elkartea Nafarroako autoeskolen ordezkaria da: Nafarroan erregistratuta dauden 70 autoeskoletatik 37 elkartean daude, baita 50 zentro atxiki ere.

Laguntzen helburua nagusiak hauek dira: batetik, Nafarroako gazteei LCC, A1 eta B gidabaimenak eskuratzen laguntzea, matrikula, eskola teoriko eta praktikoak eta zirkulazio tasak ordaintzeko diru-laguntzak eskainiz; bestetik, lan merkatuan sartzen edo jarraitzen laguntzea, enpresek eskatzen duten oinarrizko baldintza bat betetzea erraztua; eta krisiak bereziki kaltetutako sektore bat biziberritzen laguntzea, autoeskolen sektorea, alegia.

Horretarako, NGIk eta CAN Fundazioak 120.500 euroko kreditu bat jarri dute, gehienez 767 gazteri laguntzeko; era horretan, Nafarroako autoeskoletako matrikulak ere gora egingo du. Kreditua banatuko dute gidabaimen motaren arabera. Horretarako, Nafarroako gidari berriei emandako gidabaimen moten kopurua hartu dute kontuan, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren 2007ko estatistika urtekarikoa, hain zuzen. Nafarroan, 2007an, 10.334 gidabaimen berri eman zituzten, horietatik %16,22 ziklomotoreenak (LCC), %0,7 motozikletenak (A1) eta %83,10 autoenak (B).

Gauzak horrela, ziklomotoreak gidatzeko baimena (LCC) lortzeko eskarietarako 7.500 euro jarriko dituzte, gehienez 100 lagunentzako; motozikletak gidatzeko baimena lortzeko eskarietarako 5.000 euro, gehienez 50 lagunentzako (bakoitzak 100 euro jasoko ditu); eta autoak gidatzeko baimena lortzeko eskarietarako 108.000 euro, gehienez 617 lagunentzako (bakoitzak 175 euro jasoko ditu).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Folleto informativo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa