(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak bilera egin du Los Arcosen, Santiago bideko autobiak han eragin duen gorakada nabarmentzeko astelehena, 2009.eko urriak 26

Sanz presidenteak gogorarazi du automobilgintzaren sektoreko enpresa handi bat inauguratuko dutela laster: Kybse, lehengo Kayaba


Gobernuaren bilera

Sanz presidentea, Gobernuko kideekin, Los Arcoseko eskualdeko alkateei hizketan. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak asteleheneko ohiko bilera Los Arcosen egin du gaur, Santiago bideko autobiak han eragin duen hedakuntza ekonomikoa nabarmentze aldera, Miguel Sanz presidenteak esan duenaren arabera. Presidentea, bilera amaitutakoan, eskualdeko herrietako alkateekin egon da.

Gobernuburuak azpimarratu du bilera Los Arcosen egiteak balioko duela, batetik, Nafarroa anitza denaren ideia sendotzeko; eta bestetik, erakusteko Lizarrerriko herri hori, krisian gauden arren, "aurrera egiten eta zabaltzen" ari dela Santiago bideko autobiari esker.

Adibide gisa, presidenteak azaldu du duela hiru urte Los Arcosen ez zegoela industria jarduerarik eta orain, berriz, automobilgintza sektoreko enpresa handi bat inauguratzera doazela: Kybse (Kayaba Suspensions Europe). Sanzek esan duenaren arabera, egoera ekonomikoa nahasia bada ere, enpresak erabaki du “milioi askoko inbertsioak egitea eta lanpostuak sortzea”. Konpainiak duela gutxi berretsi zuen konpromiso hori, Los Arcosen administrazio kontseiluak egindako nazioarteko bileran eta Nafarroako Jauregian presidentearekin izandako elkarrizketan. Presidenteak esan du, baita ere, duela urte batzuk ez zegoela Nafarroako Zirkuitua (ikerketa zentroa) egiteko aurreikuspenik, ezta industria instalazioak jartzeko asmorik ere.

Gobernuak Los Arcoseko kultur etxean egin du bilera. Sanz presidenteak gogoratu du kultur azpiegitura hori eredu integratzailea oinarri hartuta egindako lehena dela (erakusketa aretoak, erabilera anitzeko aretoak, liburutegia eta abar dauzka) eta, gero, beste 30 kultur etxe egin zituztela Nafarroan, eredu berarekin. 

Nafarroako Zirkuitua

Bilera amaitu ondoren, Sanz presidenteak Nafarroako Zirkuituaz hitz egin du. Esan du proiektua “gardena” dela eta ekimen hori ekonomia hedatzen ari zen garaian sustatu zutela, sektore horretan eta Espainia iparraldean dagoen eskariari erantzuteko asmoarekin. Hala ere, krisia zela eta, proiektua sustatu zuen kide nagusiak (Construcciones Samaniego) desinbertitu egin behar izan zuen eta Gobernuak SPRIN sozietate publikoaren bitartez erosi zituen akzioak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa