(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Administrazio Publikoetako 1.800 bat langile hizkuntza-ikastaroak egiten hasi dira asteartea, 2009.eko urriak 27

NAPIk datorren urtean 3.130 plaza eskainiko ditu; hau da, 2009an baino 500 bat gehiago, ikasteko modalitate berriak sartzeagatik


Nafarroan egoitza duten —estatukoa, forukoa edo tokikoa— Administrazio Publikoetako 1.800 bat langile azken asteetan hizkuntzak ikasten hasi dira, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuaren (NAPI) bidez ematen dituen ikastaroei esker. Zehazki, milako bat komunitateko hizkuntzen ikastaroetara joaten dira (815 ingelesa, 122 frantsesa, 46 alemana) eta beste 800 bat euskarazkoetara; azken horiek Euskararen Nafar Institutuak ematen ditu. 

Guztira, 2009. urtean zehar, NAPIren Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen zerbitzuak 2.500 plazatik gora eskainiko ditu, pasa den udan, formatu trinkoan, teknikoan edo errepasatzekoan programatutakoak barne. Datorren urtean 3.130 plaza izango dira, prestatzeko modalitate berriak sartu baitira: hizkuntza komunitarioen eremuan, C1 eta C2 mailetako ikastaro trinkoak sartu dira eta hizkuntza-murgilketako modalitatea asteburuetan. Euskarari dagokionez, norberak ikasteko ikastaroak eta errepasatzeko eta sakontzeko ikastaroak eskainiko dira.

Euskararen eta Hizkuntza Komunitarioen Zerbitzuarentzat datu horiek oso positiboak izan dira, langile publikoek beren hizkuntza-gaitasunak hobetzeko duten motibazioak ez baitu atzera egin egungo egoera ekonomikoan. Gainera, Nafarroako Administrazio Publikoek gero eta langile prestatuagoak dituzte baita hizkuntzen alorrean ere. Gogora dezakegunez, NAPIk 2010ean beste 229 ikastaro eskainiko ditu gaitzeko, birziklatzeko edo perfekzionatzeko, langile publikoentzat; hau da, 5.027 plaza izango dira, aurrean aipatutako 3.130 hizkuntza-ikastaro eta Segurtasun Eskolaren prestakuntza-ikastaroak kontatu gabe.

NAPIk hizkuntzen alorrean era askotako prestakuntza-modalitateak eskaintzen ditu. Euskarari dagokionez, norberak ikasteko ikastaro tutorizatuak daude (on line bidezko lana eta asteko klaseak), erdipresentzialak, presentzialak (urritik ekainera), trinkoak (hilabete osoz laneko ordutegian) eta teknikoak (hizkuntza-maila altua duten ikasleentzat).

Ingeles, frantses eta aleman ikastaroei dagokienean, modalitate presentziala goizez izaten da, zerbitzuko zuzendaritzek eskatuta (215 ikasle). Prestakuntza erdipresentziala ere badago; horretarako, langileak berak eskatu behar du haren denbora librean egiteko (768 ikasle). Era berean, ikastaro trinkoak eta espezifikoak eskaintzen jarraituko da 2009-2010 ikasturtean zehar. Ingelesa ikasteko modalitate erdipresentzialean, Iruñan ez ezik, Lizarra eta Tuterako egoitzetan ere ematen dira klaseak.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa