(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Toki Administrazioko departamentuak eta hiru aurrezki kutxek hiritarrentzako 130.000 txartel gehiago ematea adostu dute asteazkena, 2009.eko urriak 28

Eskuratzeko, hiritarrek egiaztapena behar duten udal zerbitzuetan eskatu besterik ez dute


Gobernuak aurrezki kutxekin hitzartu du hiritarrentzako 130.000 txartel banatzea

Nafarroako Gobernuak hiritarrentzako 130.000 txartel gehiago banatuko ditu. ( irudia handitu )

Toki Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialdayk, eta Rural Kutxa, Euskadiko Kutxa eta Nafarroako Kutxako ordezkariek, Ricardo Goñi, Alfonso Uitzi eta Mikel Aranguren Larramendik, hurrenez hurren, hiritarren txartel gehiago banatzeko erabakia berretsi dute gaur. Beraz, hiru erakunde horiek 130.000 txartel gehiago emango dituzte; orain arte 201.000 dauzkate banatuta. Ekitaldira bertaratu dira, halaber, Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde, eta Kalitate eta Modernizazioko zuzendaria, Juan Carlos Adin.

Hitzarmen horren bitartez, aipatu hiru aurrezki kutxa nafarrek 130.000 txartel banatuko dituzte aurten eta hurrengo urtean. Trukean, kutxek publizitatea jarriko dute txarteletan. 

Hiritarrek txartela eskuratu dezakete egiaztagiri pertsonala nahitaez erakutsi behar den udal zerbitzuetan (liburutegiak, kirol instalazioak, bizikleten errenta, garraioa, e.a.). Alde horretatik, gogoratu txartela erabil daitekeela garraio publikoa ordaintzeko ez ezik, baita liburutegi publiko eta udal instalazioetan erabiltzeko ere. 

Gaur egun, hiritarrek Nafarroako 57 erakundetan erabil dezakete txartela egiaztagiri gisa. Hona hemen ekimenean parte hartzen duten Nafarroako toki erakundeak: Aitzoain, Altsasu, Antsoain, Agoitz, Aranguren, Aiegi, Barañain (kiroldegia eta entzunaretoa), Bera, Beriain, Berriobeiti, Burlata, Zarrakaztelu, Castejon, Zizur, (Asterain eta Zizur Txikia), Corella, Egues (Olatz eta Sarriguren), Esteribar, Etxauri, Eugi, Ezkabarte, Galar, Uharte, Lekunberri, Lesaka, Los Arcos, Mendabia, Monteagudo, Noain, Olatzagutia, Erriberri, Orkoien, Iruña (Aranzadi, San Jorge kirol hiria, NBici zerbitzua, Aquavox), Paternain, Zangoza, Tafalla, (Ereta eta Tafallako kirol hiria), Tutera, Ultzama, Valtierra, Viana, Alesbes, Atarrabia eta Zizur Handia. 

Nafarroako Gobernuko unitateak hauek dira: Toki Administrazioko departamentua, Larrabide (Larrabide estadioa eta igerilekuak) eta Liburutegi Zerbitzua (Nafarroako Liburutegi Nagusia). 

Iruñako Eskualdeko Mankomunitateak, gainera, txartela garraiorako gizarte tarifarekin banatzen du. Orain arte Iruñako eskualdean hiri garraioa merkeago erabiltzeko eskubidea duten 46.000 hiritarri eman dizkiete txartel horiek. 

Gogoratu 2001ean hasi zirela txip txartelak banatzen: Nafarroako hiru toki erakundek 9.000 txartel banatu zituzten. Gero, 2005ean, 11 erakunde gehiago sartu ziren ekimenean eta 110.000 txartel eman zituzten. Ondoren, 2006an, txip txartelaren ordez hiritarrentzako egiaztapen txartela banatzea erabaki zuten. Hala diseinu berria egin zuten eta txartelei hari gabeko teknologia jarri zieten, arinagoa, garbiagoa eta iraunkorragoa. 
Esan bezala, urri hasieran 201.000 hiritarrek zeukaten txartela eta orain beste 130.000 banatuko dituzte. 2007an 100.000 txartel zeuden hiritarren sakeletan eta 2008an 125.000 txartel.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa