(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Ikerketa Biomedikorako Zentroaren lehenengo harria jarri du asteazkena, 2009.eko urriak 28

Nafarroako ospitalearen esparruan kokatuta dago, eta 11.000 metro koadroetan 22,8 milioi euroko inbertsioa egin da


Sanz presidentea IBZko lehenengo harria jartzen. ( irudia handitu )

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidenteak, María Kutz Peironcely Osasun Departamentuko kontseilariarekin batera, Ikerketa Biomedikorako Zentroaren lehenengo harria jarri du gaur Nafarroako Ospitalearen esparruan. Zentro publiko hori arlo zientifiko horretan arituko da.

Ekitaldian Katy Pérez Equiza IBZko burua izango den mediku hematologoa ere egon da, baita departamentuko zuzendariak ere. Gaurko ekitaldian jarritako kutxatilan, NAOren kopiaz gain, gaurko egunkariak eta indarrean dauden txanponak sartu dira, eta dekantagailu bat, laborategi zientifikoetan erabili ohi den tresna.

Ikerketa Biomedikorako Zentroak (IBZ) 11.764 metro koadroko azalera eraikia du eta Nafarroa 2012 Planeko lehentasuneko jardunetako bat da. Horretarako, Nafarroako Gobernuak 22.808.475 euro bideratu ditu guztira. Lanak aurtengo abuztuan hasi dira, eta lanak 26 hilabetetan burutzea aurreikusi da.


IBZ Osasun Departamentuko Ikerketa Plan Estrategikoaren atala da, eta horren bidez, kalitate handiko ikerketa maila lortu nahi da, pazienteari eskaintzen zaion arretan eragin positiboa duena. Plana diseinatzeko, Nafarroako herritarren beharrizanak, osasun-ikerketako gaur egungo politikak, Nafarroako Osasun Zerbitzuko ikerlarien ekoizpen zientifikoa eta inguru ekonomikoa kontuan hartu dira. IBZk plan honetan lehentasuna duten ildoen aldeko apustua egingo du: onkologia, neurozientziak, gaixotasun kardiobaskularrak eta digestio arlokoak. Horiek Nafarroako herritarren osasun-beharrizanak eta Foru Komunitateko heriotza-arrazoi nagusiak aintzat hartuta (gaixotasun kardiobaskularrak eta minbizia) ezarri dira.


Sanz presidentea Kutzekin eta Pérez Equizarekin, objektuak kutxatilan sartzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Ikerketa Biomedikorako Zentroaren sorrera Nafarroako III. Plan Teknologikora ere bilduta dago. Plan hori 10 sektore teknologiko sustatzeko diseinatu da, besteak beste, Bioteknologia eta Osasuna. Horren bidez, kasuan kasuko jarduera-esparruarekin lotutako industria-ehuna sustatuko da, IBZren eta enpresen artean ezarriko den transferentzia teknologikoaren bidez. 

IBZko jarduera emaitzak sortzen hasten denean, ikerketa-emaitza horiek transferitzeko bulegoa eratuko da, eta bertan inguru zientifikotik ekoizpen-ingurura ezagutzaren eta teknologiaren transferentzia dinamizatu eta errazteko ekintzak egingo dira, eta talde zientifikoei laguntzeko unitateak egituratuko dira.


Zentroaren funtzionamendu-irizpidea “translazio-ikerketa” izenekoa izango da. Kontzeptu hori oinarrizko ikerketa eta ikerketa klinikoa lotuta sortu da, oinarrizko ezagutza praktika klinikoan aplikatzea sustatuz, eta modu erreziprokoan. Horrela, medikuntzaren eguneroko praktikan sortzen diren osasun-profesionalen proiektuak oinarrizko ikerketaren laguntzaz garatu ahal izateari mesede egingo zaio.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Sanz presidentearen parte-hartzea.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa