(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Andosillako saihesbidea gaur ireki dute osteguna, 2009.eko urriak 29

Nafarroako Gobernuak 6,7 milioi inbertitu ditu jardun honetan, eta horri esker egunero 4.300 ibilgailu hirigunetik igarotzea saihestuko da


Alba kontseilariak Andosillako saihesbidea inauguratzeko zinta moztu du. ( irudia handitu )

Laura Alba Cuadrado Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak Andosillako saihesbidea inauguratu du gaur goizean, NA-134 errepidean, Ebroren Ardatzean. Nafarroako Errepideen 2002-2009 II. Gida Planera bildutako proiektuetako bat da, baita “Nafarroa 2012 Plana. Inbertsioa Ekipamendu eta Azpiegitura Publikoetan” planaren jarduera nagusietako bat ere. Ekitaldian Andosilla, Carcar eta San Adriango alkateek ere parte hartu dute, Juan Enrique Sanzok, Germán Enrique Ágredak eta Carlos Monasteriok, hurrenez hurren.

Alba kontseilariak adierazi du lan honekin oso pozik dagoela “Andosilla, Carcar eta San Adrianentzat oso garrantzitsua izatez gain, Ebroren Ardatzeko gainerako saihesbideak barruan hartzen dituen proiektuaren funtsezko atala delako”, Milagro, Lodosa, Mendabia eta Valtierrako saihesbideei aipamen eginez. Albaren esanetan, “saihesbide horiek inguruko herritarrentzat onurak ekartzeaz gain ikuspuntu ekonomiko eta sozialetik, nafar guztientzat onuragarriak izango dira”.

Andosillako saihesbidean 6.735.727 euro inbertitu dira, eta NA-122 eta NA-134 errepideetako trafikoa herriaren erdigunetik desbideratu du; horrela, egunero gutxi gorabehera 4.300 ibilgailu hirigunetik igarotzea saihestu da. “Modu horretan, hirigunean segurtasuna hobetuko dugu”, Alba kontseilariak adierazi duenez.

Alba kontseilaria Andosillako saihesbidea inauguratzen. ( irudia handitu )

Proiektua Ismael Andrés enpresak gauzatu du eta 6.800 metroko luzera du. Andosillaren hego-ekialdetik trazadura berria egin da, eta horrela, NA-122 errepidea eta NA-134 errepidea lotu dira, NA-6230 (gaur egungo NA-122) errepidea zabalduta eta hobetuta.

Lanak Andosillako ipar-mendebaldean dagoen glorieta batean, NA-122 errepidean, hasi dira. Leku horretatik Carcarko glorietaraino NA- 6230 errepidea zabaldu eta hobetu dute, Ega ibaia zeharkatuz eta gero saihesbidean joanez gaur egungo NA-134 errepidean aurreikusitako loturaraino (57+300 kilometro-puntuaren parean). Handik, saihesbidea Andosillaren hegoaldetik doa, bide ia lautik, eta hego-ekialdetik gaur egungo NA-134 errepidera hurbiltzen da, NA-134 errepidean dagoen glorieta batean bukatu arte, San Adriango udalerriaren hasieran. 

70 milioi euro inbertitu dituzte Ebroren Ardatzean


Ebroren Ardatzeko saihesbideak Errepideen II. Gida Planera bilduta daude, eta horren barruan, Errepideak Bizkortzeko Planera. Plan hori Nafarroako Gobernuaren eta Sociedad Pública de Inversiones e Infraestructuras (SPRIN) sozietatearen artean sinatutako lankidetza-hitzarmena dela bide garatu da. Era berean, lanak Nafarroa 2012 Planeko jarduera nagusietakoa dira.

Bost saihesbideetako aurrekontuen batura 70.639.357 euroko inbertsioa izan da. Kopuru horretatik 6,7 milioi gaur inauguratutako Andosillako saihesbideari dagozkio, 13,2 milioi euro Mendabiako saihesbideko aurrekontuari, 16,1milioi euro Milagroko saihesbideari, 17,3 milioi euro Lodosako saihesbideari eta 17,2 milioi euro Valtierrako saihesbideari. 


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa