(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikerketa bekak emateko ekitaldian Catalan kontseilaria izan da buru osteguna, 2009.eko urriak 29

Nafarroako Gobernuak 2,2 milioi euroko diru-laguntza eman die 34 ikertzaileri


Agintariei eta bekak jaso dituztenei ateratako argazkia

Ikerketa bekak emateko ekitaldian Catalan kontseilaria izan da buru. ( irudia handitu )

Gobernuak ikertzeko eta mugitzeko bekak eman dizkie gaur ikertzaileei, urtero bezala, eta ekitaldiko burua Hezkuntza kontseilaria, Alberto Catalan Higueras, izan da. Aurten, 2,2 milioi euro eman dizkiete 34 ikertzaileri.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin dute eta bertaratu dira Lanbide Heziketa Unibertsitate arloko zuzendaria nagusia, Pedro Gonzalez Felipe, eta Nafarroako Unibertsitate Ikerketa errektoreordea, Luis Montuenga Badia. 

Catalan kontseilariak esan du Hezkuntza departamentuaren Ikertzeko Laguntzen Planak 25 urte bete dituela aurten eta denbora horretan 1.000 ikertzailerentzako eta 530 proiektuetarako laguntzak banatu dituztela. Horren harian, I+G arloari buruzko datuak ere gogoratu ditu: "Nafarroan, 1987an, BPGren %0,51 erabiltzen genuen I+G alorrerako, 2000. urtean %0,92 eta aurten %2”.

Aurten laguntzak jaso dituzte 20 ikertzaile gaztek, doktore prestakuntzarako eta tesia egiteko, lau urtean; hamar doktorek, ikerketa proiektuak egiteko (horietatik zazpi atzerriko unibertsitateetan arituko dira: lau AEBetan eta beste hiru Australian, Suitzan eta Alemanian; eta lau ikertzaile bikainek, Nafarroako I+G+B sistemako ikerketa zentroetan sartzeko. 

Beka horiek Hezkuntza departamentuaren Prestakuntza, Ikerketa eta Garapen Planaren barruan daude eta hiru jarduera ildo osagarritan daude antolatuta: doktorego aurreko bekak, doktorego ondoko bekak eta unibertsitate eta ikerketa zentroetan ikertzaileak kontratatzeko bekak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Listado de personas beneficiarias

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa