(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Virgen del Camino Ospitalean arnas eritasunak lantzeko gela bat jarri dute martxan: Respira gela ostirala, 2009.eko urriak 30

Ekimenari gaur ekin diote, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoari (BGBKari) buruzko saio batekin


Respira gela

Medikuak eta gaixoak, Virgen del Camino Ospitaleko Respira gelan. ( irudia handitu )

Virgen del Camino Ospitalean Respira gelaren aurkezpena egin dute gaur goizean. Gela hori izango da arnas eritasunak tratatzen dituzten medikuak prestatzeko eta mediku horiek, arnas eritasunak dituzten gaixoek eta haien zaintzaileek esperientziak trukatzeko. Ospitaleak arnas eritasunak dituzten Foru Erkidego osoko gaixoentzat antolatu du gela hori, Neumologiaren eta Toraxeko Kirurgiaren Espainiako Elkartearekin (gaztelaniaz SEPAR) elkarlanean.

Ekimenaren aurkezpena egin dute Virgen del Camino Ospitaleko zuzendariak, Fernando Boneta Beorleguik, Ospitaleko Neumologia Zerbitzuko Pilar Cebollero doktoreak, Ospitaleko Errehabilitazio Zerbitzuko Lourdes Rezusta doktoreak eta SEPAR erakundeko Javier Huetok. Aurkezpenaren ondoren, lehen saioa egin dute Respira gelan, biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoa dutenei eta patologia hori garatzeko arriskua duten erretzaile ohiei zuzendua. 

Cebollero doktoreak esan du Respira gelan hogei gaixorentzako lekua dagoela eta urtean hiru saio egingo dituztela, gutxi gorabehera. Esan bezala, lehen saioa BGBKari buruzkoa izan da eta, aurrerantzean, hainbat gai landuko dituzte: oxigenoterapia, tabakismoa eta asma, besteak beste.
Respira gelako gaurko saioan, adituek gaixoei azaldu diete BGBK zer den, zer sintoma eta kausa dauzkan (kasuen %90 tabakoak eragindakoak dira) eta zer muga sortzen dituen. Gaixoek, halaber, gaixotasunaren inguruko esperientziak azaldu eta trukatu dituzte. Cebollero doktoreak esan duenaren arabera, gaurko saioan parte hartu duten gaixo guztiak kontsultategietakoak dira eta batzuk Virgen del Camino Ospitalean egiten duten arnasketaren errehabilitaziorako programan parte hartzen dute. 

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa