(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Filipe printzeak EZEKeko Zuzendarien VI. Kongresua itxi du ostirala, 2009.eko urriak 30

Ekonomia arloko estatuko eta nazioarteko hainbat pertsona famatuk parte hartu dute foroan, “Modu positiboan gidatzen” lemapean 


Printzea Baluartera iristean, agintarien alboan.

Printzea Baluartera iritsi denean, Zuzendarien Kongresuaren amaiera-ekitaldirako. ( irudia handitu )

Filipe Borboikoa Asturiasko eta Vianako printzea Zuzendarien VI. Kongresua ixteko ekitaldiaren buru izan da. Kongresua atzo hasi zen Baluarte Batzar Jauregian eta Auditorioan, Espainiako Zuzendari eta Exekutiboen Konfederazioak (EZEK) antolatuta. Amaiera-ekitaldian Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko presidentea, Silvia Iranzo Merkataritza arloko estatu idazkaria, Yolanda Barcina Iruñako alkatea, Isidro Fainé EZEKeko presidentea eta José María Aracama Kongresua sustatu duen Sociedad de Desarrollo de Navarra (SODENA) sozietateko zuzendari nagusia egon dira.

Filipe Borboikoa 13:00etan iritsi da Baluarte Batzar Jauregira eta Auditoriora, eta eraikinaren kanpoan Kristina infanta bere arrebak –kongresuan hizlaria izan da-, Sanz presidenteak eta Merkataritza arloko estatu idazkariak hartu dute.

Eraikinean sartu aurretik, Elma Saiz Gobernuaren ordezkaria, Iruñako alkatea eta EZEKeko presidentea, ekitaldira bertaratu diren Nafarroako Gobernuko kontseilariak (Javier Caballero Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria; Álvaro Miranda Ekonomia eta Ogasun kontseilaria; José María Roig Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilaria; María Kutz Osasun kontseilaria; eta Laura Alba Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria) Javier Marcotegui Foru Parlamentuko lehen presidenteordea; Aguirre eta Garrigues jaunak, Walker EZEKeko senatuko kideak; EZEKeko lehendakariordeak (Cesar Arranz, Ramón Adell eta Paloma Portela), eta José María Aracama agurtu ditu.


Printzea bertaratuei hitz egiten.

Printzea EZEKeko amaiera-ekitaldian parte hartzen. ( irudia handitu )

Printzeak Kongresuko parte-hartzaileei eta gonbidatuei hitz egin die, eta ekintzaileei “gaur egun bizi dugun krisi ekonomikoaren aldi konplexuan” “gure adore eta aitorpen guztia” helarazteaz gain, bere esanetan, testuinguru honetan “konfiantza eta enpresa-ekimen berriei ekiteko ilusioa berreskuratzea neurri eta jarrera itzuri ezina da gure artean dugun krisi egoeratik atera ahal izateko”.

Horrez gain, Filipe printzea gure ekonomiaren gutxiegitasunak gainditzeko lan egiten jarraitzearen alde agertu da, eta ildo horretatik, berak adierazi duenez, “nazioartera zabaltzen jarraitu behar dugu produktibitatearen eta berrikuntzaren arloan oraindik asko aurreratu behar dugulako. Energia- eta ingurumen-erronkak edo goi-teknologiako edo balio erantsi handiko sektore berriek eskaintzen dituzten aukerak ahaztu gabe”.

Printzeak adierazi duenez, “Guztiok ahaleginak egin behar ditugu elkarrekin hazkundearen bideari heltzeko eta ekoizpen-errealitate jasangarriagoak eraikitzeko. Errealitate horiek egiteko modu berriak asmatzera eraman behar gaituzte, eta horietan, irauteko bideragarritasuna zaintzea zein gure belaunaldien eta gure ostekoen ongizatea eta bizi-kalitatea babestea aintzat hartu behar dira”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Printzearen hitzaldia
Presidentearen hitzaldia

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa