(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarazko Kultur Zikloa asteburu honetan hasiko da: hainbat ekitaldi izango ditugu gozagai Badostainen, Ziraukin eta Arantzan ostirala, 2009.eko urriak 30

Zikloa Euskarabideak antolatzen du, arte adierazpenen bitartez euskararen erabilera sustatze aldera


Kultur Zikloa asteburu honetan hasiko da eta hainbat ekitaldi izango ditugu gozagai Badostainen, Ziraukin eta Arantzan. Kultur Zikloa Euskarabideak antolatzen du. Oraingoan 40 udalerritan izango ditugu ekitaldiak ikusgai eta zikloa abenduaren 19an amaituko da, Tafallan, festa giroan.

Kultur Zikloaren helburua da euskararen erabilera sustatzea, arte adierazpenen bitartez: antzerkiaren, musikaren, zinemaren eta hainbat kultur eta eszena adierazpenen bidez, alegia. Gauzak horrela, oraingo edizioan 19 arte taldek parte hartuko dute eta 45 jarduera desberdin egingo dituzte. 

Haur eta familiek, bereziki, honako hauek izango dituzte gozagai: txotxongiloak, Bihar Txotxongiloa taldearen eskutik; pailazoak (Popi eta Zarratrako, eta Kiki eta Koko); kontuak, Ixabel Milletek kontatuak; antzerkia, Antzezkizuna Ginol Taldea, TTR Teatroa eta Anne Monna, Oskola eta Karramarroi Taldearen eskutik; magia ikuskizunak, Angel Magoa, Eriz Magoa eta Asier Kidamen eskutik; eta Elvi sabeliztunaren ikuskizunak. 

Helduentzat, Kili Kolo Antzerki Taldeak eta Oihulari Klown antzerki taldeak hainbat antzezlan egingo dituzte; eta Khous, SeiUrte, Pantxoa eta Pello, eta The Uski´s taldeek kontzertuak emango dituzte.

Euskarabidearen zereginetako bat da erakunde eta administrazio publikoekin elkarlanean euskararen erabilera sustatzeko programak eta jarduerak sustatzea eta koordinatzea. Alde horretatik, Kultur Zikloko ikuskizunak antolatzeko kontuan hartu dute tokian tokiko euskara maila.

Hizkuntzalaritzari buruzko biltzarra Holandan

Euskarabideko zuzendari gerentea, Xabier Azanza, Holandako Leewarden hirian egon da egunotan, biltzar honetan: “Kultur transmisioaren eta hizkuntza transmisioaren arteko lotura". Biltzarra urriaren 30ean eta 31n egin dute. Topaketa Frisieraren Akademiak eta Europako zenbait erakundek antolatu dute.

Biltzarrean hizkuntza gutxiagotuen transmisioaren alorreko aditu ugarik parte hartu dute, besteak beste, Frisieraren Akademiako zuzendariak, Reinier Salverdak, eta Belgikako alemandun erkidegoaren Gobernuko lehen ministro eta Toki Administrazioen ministroak, Karl-Heinz Lambertzek. 

Xabier Azanzak, bere aldetik, Nafarroan euskarak duen egoera aztertu du biltzarrean. Hala, Foru Erkidegoko legeria zertan den azaldu du (errealitate soziolinguistikoaren arabera hiru hizkuntza eremu daudela) eta Euskarabideak euskararen ikaskuntza eta erabilera sustatzeko eta euskararen aldeko jarrera bultzatzeko antolatzen dituen kanpainen berri eman du.

Halaber, Nafarroan legealdi honetan sortutako berritasunak azaldu ditu: Euskarabidearen sorrera, Euskararen Nafarroako Kontseiluaren etapa berria eta Euskal Autonomia Erkidegoarekiko harremanen normalizazioa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa