(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Abiadura Handiko Kantauri-Mediterraneoa Korridorearen aurkezpenean hartu du parte asteazkena, 2009.eko azaroak 4

Ekitaldian, Blanco ministroa buru zela, Aragoi, Kantabria eta Euskadiko presidenteek hartu dute parte


Sanz presidenteak Abiadura handiko Kantauri-Mediterraneoa Korridorearen aurkezpenean hatu du parte. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesma, eta Obra Publiko, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak, Laura Alba Cuadrado, gaur goizena Zaragozan izan dira Kantauri-Mediterraneoa Abiadura handiko Trenbide Korridorearen aurkezpenean.

Ekitaldiaren buru José Blanco López Sustapen ministroa izan da, eta ondokoen partaidetza izan du: Aragoiko presidentea, Marcelino Iglesias Ricou; Kantabria, Miguel Ángel Revilla Ruiz; eta Euskadiko lehendakaria, Patxi López Álvarez; halaber, Gaztela-Leon, Valentzia eta Errioxako kontseilariak, Antonio Silva Rodríguez, Mario Flores Lanuza y Antonino Burgos Navajas,hurrenez hurren. Era berean, Aragoiko Gobernuaren ordezkaria izan da, Javier Fernández López.


Kantauri-Mediterraneoa Abiadura Handiko Korridorearen aurkezpean parte hartu duten Sanz presidentea, Blanco ministroa eta gainontzeko agintariak. ( irudia handitu )

Aragoiko presidentearen ongi etorri hitzen ostean, proiektuaren azalpen-bideoa eman da, eta ondoren autonomia erkidegoko ordezkarien parte hartzeak izan dira.

Sanz presidentearen hitzaldia obra horren gaineko Nafarroako Gobernuaren jarreran oinarritu da, kantauri eta mediterraneoko lurraldeak batuko dituena, eta komunikazio hobea eskainiko duena, ez lurralde espainiarren artean soilik, baita Europa osoaren artean ere. Zehazki, Iruñea-Euskal Y aipatu du, korridorearen alderdi nagusitzat eta garrantzi handikoa Nafarroarako; izan ere, Presidentearen hitzetan, “komunikazioak hobetu eta Iruñea gune garrantzitsuan kokatuko du, enpresa esportatzaileek euren merkantziak Europan merkaturatzeko, era berean Europatiko merkantziak jasota ondoren Espainian zehar banatzeko”. 

Sanz presidenteak, bere hitzaldiaren amaieran, korridorearen alde agertu da eta bere lankidetza eskaini dio Sustapen Ministerioari, eraikuntza kudeatzeko eta azpiegitura finantzatzeko, “ahalik eta azkarren gauzatu dadin”.

Behin gainontzeko agintarien parte hartzeak amaituta, Blanco ministroa izan da ekitaldiari amaiera eman diona.
Dokumentazioa:
Discurso del Presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa