(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mediku-kontsultako atzerapenaren kudeaketaren hobekuntzari buruzko lan bat, kongresu nazional batean saritua asteazkena, 2009.eko azaroak 4

Ikerketa Rochapeako osasun-zentroko bi profesionalek egindakoa da, kontsulten denbora %140 murriztea lortu zutenak


Asteazkena, 2009ko azaroaren 4a. Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lehen Mailako Arretako bi medikuk egindako mediku-kontsultetako atzerapena hobeto kudeatzeko lanak, saritua izan da ahozko komunikazio onentzat berriki Zaragozan izandako Medikuntza Generalista eta Medikuntza Familiarra eta Erkidegokoaren kongresu nazionalean.

Saria gaur aurkeztu dute Lehen Mailako Arretako zuzendariak, Cristina Ibarrola, eta Pablo Pascual eta Mercedes Urdaniz medikuek, sarituak. Horrez gain, informazio-ekitaldian izan dira Felix Zubiri, Semergen Navarrako presidentea (Lehen Mailako Arretako Medikuen Espainiako Elkartea).

Ikerketa, 2008ko iraila eta 2009ko iraila bitartean egindakoa bi mediku horien Rochapeako osasun-zentroko kontsultetan, Lehen Mailako Arretako kontsultaren kudeaketaren kalitatea hobetzean oinarritzen zen, arazo nagusitzat kontsulta arteko atzerapenak hartuta, atzerapen denbora hori kuantifikatuta eta litezkeen arrazoiak aztertuta; halaber, atzerapen horrekiko profesionalen emozioak aztertuta (horretarako, 1 eta 10 arteko emozio-eskala erabilita). Ondoren, arazoari buruzko esku-hartzeak plazaratu ziren, kontsulta arteko atzerapena %140 murriztu zutenak. 

Kontsulta arteko atzerapenaren arrazoiei dagokienez, medikuen esanetan, batzuk pazientearenak dira eta beste batzuk profesionalarenak. Lehenegoen artean, adibidez, familia-medikura arrazoi desberdinengatik jotzen dutenak izatea da (hiru eta lau artean, estimazioen arabera; espezialistarengana bat), batzuetan patologia desberdinak erakusten dituzte, medikazio anitzarekin, edo arazo psikiatrikoak edo sozialak. Profesionalaren arrazoien artean, ohiko patologiak artatzeko protokolo eza, kontsulta-kudeaketako trebetasun eza edo programa informatikoak erabiltzeko zailtasunak ohiko lanerako.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa