(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak logistika eta garraio sektorearen lehiatzeko gaitasuna areagotzeko hiru proiektu sustatu ditu osteguna, 2009.eko azaroak 5

Alba kontseilariak Nafarroako Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Klusterrak lehen zortzi hilabeteetan egindako lanaren balantzea egin du


Zuzendaritza Estrategikoko Batzordeko kideak

Gobernuak Logistika Klusterrak proposatutako hiru proiektu sustatu ditu. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, erkidegoan logistika eta garraio sektorearen lehiatzeko gaitasuna eta irudia hobetze aldera, hiru proiektu jarri ditu martxan. Hori adierazi du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Laura Alba Cuadradok, gaur goizean Nafarroako Logistikaren eta Merkantzia Garraioaren Klusterreko zuzendaritza estrategikoko batzordeak egin duen bileran; batzorde hori klusterreko gestio organo nagusia da. Bileraren helburuak ziren, batetik, klusterraren lehen zortzi hilabeteetako lanaren balantzea egitea; eta bestetik, lanerako foro bakoitzak aukeratutako proiektuak balioestea.

Bileran parte hartu dute, gainera, Garraioaren arloko zuzendari nagusi eta klusterreko batzorde teknikoko buruak, Susana Labiano Basterok; eta Nafarroako Garraio eta Logistika Agentziako zuzendari nagusiak, Enrique Diaz Morenok. Agentzia, hain zuzen, klusterra koordinatzeaz eta dinamizatzeaz arduratzen da. 

Alba kontseilariak, zuzendaritza estrategikoko batzordeko buru gisa, bederatzi proiektuen berri eman du; proiektu horiek klusterreko 40 kidek proposatutako 100 ekimenetatik aukeratu dituzte. Kontseilariak esan bezala, hiru proiektu logistikaren eta garraio sektorearen lehiatzeko gaitasuna eta irudia hobetzeko dira, eta dagoeneko martxan daude. Alba kontseilariak, halaber, esan du klusterrak gestio tekniko oso ona egin duela eta, gainera, jende askok parte hartu duela, erakundean sektoreko agente guztien ordezkariak daudela eta partaideak leialak eta langileak direla. 

Zuzendaritza estrategikoko batzordean honako erakunde hauek daude ordezkatuta: ANET, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera, CEN, UN, UPNA, TRADISNA, UGT, CCOO eta sindikatu horietako garraio federazioak.

Klusterra sortu zela zortzi hilabete dira eta lanerako foroetan 98 pertsonak parte hartzen dute, 57 enpresa, logistikako eta garraioko operadore, prestakuntza eta hezkuntza zentro eta beste erakunde batzuetako ordezkari gisa. Lanerako foroak hauek dira: Teknologia eta I+G+B, Azpiegiturak, Komodalitatea eta Intermodalitatea, Prestakuntza eta Jakintza, Management eta Negozio Garapena, eta Zeharkako Gaiak. Foro horiek eta bi batzordeek klusterraren egitura osatzen dute.

Lanerako foroetan proiektuak aukeratzea

Proiektuei dagokienez, Alba kontseilariak gogorarazi du foro bakoitzeko buruek eta lan taldeek 100 proiektu inguru aurkeztu zituztela, udarako oporraldia baino lehen, eta proiektu horietatik bederatzi aukeratu dituztela. Proiektu horiek, gero, batzorde teknikoak berretsi ditu eta foroetako gainerako kideei aurkeztu dizkiete, irailean eta urrian egindako segimendu bileretan.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak proiektu horietatik hiru onartu eta jarri ditu abian: “Logistikaren eta garraioaren sektoreko enpresen lehiaketa aldetiko posizionamenduaren banan-banako analisia”, Management eta Negozio Garapena foroak aukeratutakoa; "Nafarroako logistikaren eta merkantzia garraioaren zigilu berdea”, Zeharkako Gaien foroak aukeratua; eta “Ibilgailu pisuak aparkatzeko zentroei buruzko azterlana”, Azpiegituren foroak aukeratutakoa.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Contenido de la reunión

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa