(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak hasiera eman dio Txertaketako Espainiako Elkartearen bosgarren Kongresuari osteguna, 2009.eko azaroak 5

Larunbatera arte izango da eta txerto, horien aplikazio eta aurrerapenen nazio eta nazioarte mailako adituak bilduko ditu


Txertaketako Espainiako Kongresuaren hasierako ekitaldia.

Txertaketako Espainiako Elkartearen Kongresuaren hasierako ekitaldia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, gaur goizean hasiera ofiziala eman dio Txertaketako Espainiako Elkartearen bosgarren Kongresuari, azaroaren 7 arte izango dena Iruñeko Baluarte Kongresu-Jauregi eta Auditorioan. Kongresuaren inaugurazioan ondokoak ere izan dira: Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo; osasun-kontseilaria, María Kutz Peironcely; antlakuntza-batzordeko presidentea eta saileko Osasun Publikoko Epidemiologiako nagusia, Aurelio Barricarte; eta Txertaketako Espainiako Elkartea, José María Bayas.

Txertaketako Espainiako Elkartearen bosgarren Kongresua txertoen eta horien aplikazioaren eremuan nazio eta nazioarteko adituak Iruñean bilduko dituen bilera zientifikoa da; halaber, farmazia-industriak izandako aurrerapena nagusiak ere jorratuko ditu. Sanz presidentearen esanetan, “osasun publikoa bermatzen duten” profesionalen kongresua da. 

Bere mintzaldian, Sanz presidenteak laburki Foru-Erkidegoan txertaketa-gaian izandako aurrerapenak adierazi ditu. Eboluzio hori ilustratzeko, azpimarratu du, indarrean den egutegiaren arabera erabat txertatutako ume nafar bakoitzeko, Nafarroako administrazio-sanitarioak 1999an 109 euro gastatzen zituela. Gaur, hamar urte ondoren, ume baten erabateko txertaketak 301 euroko gastua du, 526 gehiago neskatoen kasuan giza-papilomaren txertaketa dela eta.

Sanz presidenteak errepasatutako txertaketa eremuko gertaera gogoangarriei dagokienez, aipatzekoa 200. urtean C meningokokoaren aurkako txertaketa sartu izana, “germen horrek eragindako meningitis kasuak izugarri murriztu” zituena, adierazi duen bezala, “txertatutakoetan eta txertatu gabeko helduetan ere bai”, txertoak eragindako babes kolektiboa dela eta.
 
Foru-Erkidegoko txertaketa-eremuko beste une garrantzitsu bat ondokoa da: 2004. urtean, mota difteria, tetanoak eta mota zelularreko txakur eztula eta ahozko difteria txertaketaren ordez, difteria, tetanoak eta txakur eztula mota azelularreko eta polio injektagarria txertaketa ezartzea. Era horretan, txerto-egutegiak segurtasuna irabazi zuen; izan ere, txerto-poliomelitisa ekidin eta txakur eztularen osagai zelularraren kontrako eraginak murriztu ziren. Horrez gain, urte berean, 2004an, Foru-Erkidegoan, lehen aldiz Espainian, 14 urterekin barizelaren aurkako txertaketa ezarri zen gaixotasuna jasan ez zutenentzat.

Bestalde, 2007. urtean, Nafarroako Txertaketa-Egutegi Ofizialean barizelaren sartu zen, hiru urte eta hamabost hilabeteko adinean, eta neurri horrek azken hiru urteetan gaixotasuna %80 murriztea lortu du 5 urte baino gutxiago dutenetan eta %64an 20 eta 64 urte bitarteko helduen intzidentzian, txertoak eskainitako babes kolektiboa dela eta.

Gainera, 200. urte amaieran giza-papilomaren aurkako birusaren txertaketa unibertsala ezarri zen, 12-13 urterekin, DBHko 1. mailan, 1995eko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako neskato guztientzat, 2007-2008 ikasturtean gauzatu zen neurria. Horrez gain, hiru ikasturteetan zehar, aurretiaz txertatu ez diren 15-16 urteko neskatoak txertatuko dira. Sanz presidenteak azpimarratu du, era horretan, Nafarroa “lehen erkidegoa izan dela giza-papilomaren birusaren aurkako txertoa sartzen”, aldi berean bi talde immunizatuta.

Azkenik, Presidenteak herritarrei “erabateko kalitateko” baldintzetan txertoak eskaintzeko “erantzukizun publikoa” gogorarazi du; izan ere, neurri handi batean morbilitatea eta gaixotasun desberdinek eragindako hilkortasuna murrizten dute. Zehazki, gogoratu duen bezala, “nafarreria mundu mailan erauzi da; poliomelitisik jada ez da gure inguruan eta elgorria kentzeko prozesuan gaude”. 

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa