(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2,9 milioi inbertitu ditu Longidan araztegi bat jartzeko astelehena, 2009.eko azaroak 9

Araztegiak Irati ibaiaren erdialdean dauden Agoitz, Ekai eta Aos udalerrietako isuriak garbituko ditu


Araztegia

Araztegia

Nafarroako Gobernuak, gaurko bileran, presakotzat jo du Irati ibaiaren erdialdeko hondakin urak tratatzeko proiektuak hartzen dituen ondasun eta eskubideak okupatzea. Proiektua da, hain zuzen, Longidan araztegi bat jartzea. Araztegi berri hori egiteko 2,9 milioi euro behar dira. Zenbateko horren %80 Toki Administrazioko departamentuak jarriko du eta gainerako %20 NILSA sozietate publikoak gestionatzen duen saneamendu kanonarekin ordainduko dute.

Proiektua Nafarroa 2012 Planaren barruan dago, baita Nafarroako Ibaiak Garbitzeko Plan Zuzentzailean ere. Plan Zuzentzaile horri jarraiki hamar jarduera egingo dituzte, 18,4 milioi euroko aurrekontuarekin.

Azpiegitura hori eraikitzea Navarra de Infraestructuras Locales (NILSA SA) enpresak sustatu du. Enpresaren iritziz, ezinbestekoa da araztegi bat jartzea Irati ibaiaren erdialdeko herriek ibaira isurtzen duten hondakin urak sortzen dituen osasun eta ingurumen arazoak konpontzeko; herri horiek dira Agoitz, Ekai eta Aos.

Araztegi berria herri lurretan jarriko dute

Ura arazteko ohe mugikor bat jarriko dute, lehen eta bigarren mailako dekantazioarekin; era horretan bermatuko dute araztegitik irteten den ura ona hobezina izatea. Araztegian kontrolerako hiru urmael ere jarriko dituzte (guztira 2.017 metro kubikokoak), eta bukaeran hezegune artifizial bat, hirugarren arazketa fase gisa.

Agoitzen (1.892 biztanle) ur hondakinak arazteko daukaten instalazioa Ebroko Konfederazio Hidrografikoak egin zuen 1975ean. Ekai eta Aos Agoitz baino beherago daude eta Imhoff tanke banatan tratatu ondoren isurtzen dute ura Irati ibaira. Herri horiek Longidako Udalekoak dira eta 89 eta 62 biztanle dituzte, hurrenez hurren. 

Arazketa modernizatzeko eta eraginkorrago bihurtze aldera, araztegi berria non jarri aztertu ondoren, NILSAk Aoseko El Soto parajeko herri lursail bat aukeratu zuen; lursail hori Longidako udalerrian dago. Herri horietako isuriak lotzeko, ia 2,5 kilometroko hustubidea jarriko dute Agoitzetik araztegiraino, eta Aoseko adarra gehituko zaio 731 metroko beste hustubide bat medio.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa