(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur jarriko da abian Nafarroako TDTren informazio-telefonoa osteguna, 2009.eko azaroak 12

Nafarroako Gobernuak sustatuta, igorpen-analogikoen uzteari eta telebista digital berrirako trantsizioari buruzko zalantzak argitzen ditu


Gaur jarriko da abian Nafarroako TDTren informazio-telefonoa, Nafarroako Gobernuak sustatutakoa, igorpen-analogikoen uzteari eta telebista digital berrirako trantsizioari buruzko zalantzak argitzen dituena. Interesdunek zerbitzu horretara jotzeko aukera dute 948 010 110 telefono-zenbakiaren bidez edo informazio osagarria jaso dezakete Nafarroako Gobernuaren web orrialdean: www.navarra.es.

Zentzu horretan, aipatzekoa da abenduaren 10ean igorpen-analogikoaren uztea izango deneko Nafarroako udalerrietako populazioaren %99,4k ezagutzen du sistema berria; bitartean, %91tik gora dira antena jarri duten etxebizitzak. Zehazki, pasa den azaroko Industria-Ministerioaren datuen arabera, abenduan igorpen-analogikoa utziko duten Nafarroako udalerrietako etxebizitzen %91,1k jada sarbidea dute TDT kanaletarako.

Hala ere, Industria-Ministerioak eta Nafarroako Gobernuak Foru-Erkidegoko 251 udalerrietako herritarrei, abenduan igorpen-analogikoaren uztea izango dutenei, antena eta etxebizitza aurretiaz egokitzea gomendatzen die, era horretan modu eraginkorrenean telebista digital berrirako trantsizioa egiteko.

Helburua da populazioak telebista analogikoaren ordez, digitala jartzea denbora nahikoarekin etxebizitzaren egokitzapena eta antenizazioa bermatzeko. Aipatzekoa da egokitzapen teknikoko lanak lege aldetik baimendutako antenista profesionalek egitea eta uneoro laneko arriskuen prebentziorako neurriak betetzea.

TDTren informazio-guneak

Industria-Ministerioa garatzen ari den Hurbiltasun-Komunikazioaren Planak informaziorako gune finkoa du azaroaren 7tik urtarrilaren 5 arte, Iruñeko Taconera parkean. Bere arreta-ordutegia ondokoa da: 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era asteko egun guztietan. Horrez gain, unitate mugikorrak, azaroaren 16tik abenduaren 10 arte arituko dira, abenduan igorpen-analogikoa utziko duten Nafarroako 67 udalerritan.

Informazio-gune horietan, teknikari eta profesionalek osatutako talde batek, ikus-entzunezko igorpen-sistema berriaren gaineko eta trantsizio-prozesuaren gaineko informazioa eskaintzen du. Halaber ondokoen gaineko informazioa: antenen egokitzapena, telebista digitalaren abantailak eta bestelakoak. Halaber, TDTri buruzko hedapen-liburuxkak banatuko dira osasun-zentroetan eta banku sukurtsaletan.

Jarduera horien bidez, herritarrei laguntza eskaintzen zaie igorpen-analogikoa uzteko. Horretarako, Industria-Ministerioak zalantzak argitzeko herritarren eskura 901 2010 04 telefono-zenbakia eta www.televisiondigital.es web orrialdea jarri ditu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa