(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak eta PSN-PSOE alderdiko idazkari nagusiak 2010eko aurrekontuaren akordioa sinatu dute osteguna, 2009.eko azaroak 19

101 zuzenketa adostu dituzte eta, horiei esker, gastuari 20 milioi euro gehitu dizkiote


2010eko aurrekontuak sinatzen

Miguel Sanz eta Roberto Jimenez 2010eko aurrekontuaren akordioa sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, eta PSN-PSOE alderdiko idazkari nagusiak, Roberto Jimenez Allik, 2010. urterako aurrekontu akordioa sinatu dute gaur Nafarroako Jauregian. Ekitaldian izan dira, baita ere, lehen presidenteorde eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez; bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Alvaro Miranda Simavilla; eta negoziazioetan parte hartu duten alderdietako ordezkariak: UPNko Carlos Garcia Adanero eta PSN-PSOEko Juan Jose Lizarbe Baztan, Samuel Caro Sadaba eta Anai Astiz Medrano.

Nafarroako Gobernuak eta PSN alderdiak akordioa adostu dute UPNk eta Alderdi Sozialistak (Foru Parlamentuaren %68) PSNk proposatutako 101 zuzenketa onartu dituztelako. Zuzenketa horiei 72,5 milioi euro dagozkie. Dena den, aurrekontuko gastuari 22,5 milioi euro gehituko dizkiote (aurreproiektuarekin alderatuta). 

Horretarako, 2009ko ekitaldiari dagokion “Estatuko ekarpenaren behin betiko likidazioaren saldoa” erregulatzetik eratorritako diru-sarrera handituko dute. Gainerako 50 milioiak finantzatuko dituzte kontrapartidak aldatuta eta Nafarroa 2012 Planean aurreikusitako inbertsioak geldotuta. Izan ere, bi alderdien ustez, Plana oso aurreratuta dagoenez 20 milioi kendu daitezke helburuak kaltetu gabe.

Beraz, Nafarroako 2010eko Aurrekontu Orokorra 4.409.227.044 eurokoa izango da, 2009rako onartutako aurrekontua baino %2,5 handiagoa, alegia.

Dokumentua sinatu ondoren, Sanz presidenteak esan du oso gustura dagoela krisi ekonomikoak gehien kaltetuta daudenen, hau da, familien eta enpresa txiki eta ertainen mesederako aurrekontua eta zerga berrikuntza onartuko dituztela bermatzen duen akordioa adostu dutelako; eta, horretarako, "lanpostuak sortzeko ezinbestekoak" diren inbertsioak finantzatzeko zerga tresnak erabiliko dituztelako

Miguel Sanzen hitzetan, akordioa adostu dute bi alderdien iritziz 2008ko eta 2009ko akordioak oso onak izan direlako. Horren harian, presidenteak honako hau esan du: “urte eta erdi daramagu krisian eta ez da kasualitatea Nafarroa izatea atzeralditik ateratzen lehena eta langabezia tasa eta pobrezia indize txikiena daukan erkidegoa. Nire ustez, hori gertatu da Nafarroako Parlamentuko bi alderdi nagusiek adostutako akordioei esker”. Presidentearen iritziz, akordioari esker Nafarroako “aurrekontu on bat edukiko du, krisi egoerari egokitua eta pertsonentzat pentsatua, Espainiako biztanleko gastu handiena izango baita".

Bere aldetik, PSN-PSOE alderdiko idazkari nagusiaren, Roberto Jimenezen arabera, akordioa alderdiaren "nahiekin bat dator", dauzkaten bi helburu nagusiak jaso dituztelako: ongizatea bermatzen duten politikei eustea eta inbertsio produktiboak egitea. Aurrekontu “neurritsua da, bat etortzearen fruitua eta Nafarroak krisia gainditzeko ezinbestekoa". Roberto Jimenezek esan du hasieratik izan duela akordioa hitzartzeko jarrera eta ados agertu da Sanz presidentearekin: “aurreko urteetan akordiorik adostu izan ez bagenu, orain okerrago geundeke".

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Relación de enmiendas
Texto del acuerdo

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa