(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztanerari eta Bidasoako eskualdeetako euskalkiei buruzko argitalpen bat aurkeztu dute osteguna, 2009.eko azaroak 26

Argitalpena Euskarabideak eta Euskaltzaindiak sustatzen duten Mendaur bildumakoa da


Euskarabideak eta Euskaltzaindiak "Baztan-Bidasoako hizkeren azterketa dialektologikoa" liburuaren aurkezpena egin dute gaur. Liburu horretan baztaneraren eta Bidasoako eskualdeetako euskalkien analisi dialektologikoa egin dute.

Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute Euskarabideko gerenteak, Xabier Azanza Arbizuk; Euskaltzaindiak Nafarroan daukan ordezkariak, Andres Iñigo Ariztegik; eta lanaren egileak, Edu Zalaieta Antak. 

Liburukia Mendaur bildumako zazpigarrena da. Bilduma hori Euskarabideak eta Euskaltzaindiak sustatzen dute, lankidetza-hitzarmen bat medio, Nafarroako euskarari buruzko lanak argitaratze aldera. 

Zazpigarren liburuki horretan Edu Zelaieta Anta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasleak Baztango eta Bidasoako euskalkien gainean egindako doktorego tesia argitaratu dute. Lanaren helburua da, hain zuzen, eskualde horietako euskalkiak gaur egungo euskalkien mapan kokatzea. 

Horretarako, egileak dialektologia kontrastatzailea baliatu du; hau da, aurrena, ikertutako eremuetako eta inguruetako euskalkien ezaugarri linguistiko nagusiak alderatu eta kontrastatu ditu, eta, gero, euskalkien arteko antzekotasunak eta desberdintasunak bilatu ditu. Doktorego tesia zuzendu duen Iñaki Caminoren hitzetan, “euskal dialektologiaren esparruan lan geolinguistiko berritzailea da”. 

Mendaur bilduman bost liburuki argitaratu dituzte orain arte: Andres Iñigoren “Jose Maria Satrustegi: ereile eta lekuko”, Pello Salaburu eta Maite Lakarren “Baztango mintzoa: gramatika eta hiztegia”, Peio Kamino eta Patxi Salaberri Zaratiegiren “Luzaideko Euskararen Hiztegia”; Orreaga Ibarra Murilloren “Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia”; eta Juan Karlos Lopez-Mugartza Iriarteren “Erroibarko eta Esteribarko Hiztegia”. 

Biografia

Edu Zelaieta Anta Gasteizen jaio zen 1973an eta, orain, Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasleen Unibertsitate Eskolako Hizkuntzaren Didaktika eta Literatura saileko irakaslea da.

Dialektologiari buruzko hainbat artikulu argitaratu ditu Euskera eta Fontes Linguae Vasconum aldizkarietan. Poema bildumak eta kontakizun laburrak ere argitaratu ditu, eta Mugaldekoak musika ikuskizunean parte hartu du. Gainera, 2001ean Ernestina de Champourcin saria irabazi zuen, eta 2003an olerkaritzako laugarren Joseba Jaka beka. Hori gutxi balitz, 2010ean hirugarren olerki bilduma argitaratzeko asmoa dauka.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa