(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako oliba-kanpainak 16 milioi kilo oliba eta 3,2 milioi olio jasotzea espero du ostirala, 2009.eko azaroak 27

Olioaren %90 inguru birjina extra kalitatekoa da, goi-mailakoena, eta bere ekoizpena, iazkoaren aldean, %25 haziko da


Landa Garapena eta Ingurumena Sailaren arabera, 2009-2010 Nafarroako oliba-kanpainan 16 milioi kilo oliba biltzea espero da, eta horretatik, 3,2 milioi kilo olio aterako dira, iazko kanpainan baino %25 gehiago (12 milioi kilo oliba eta 2,4 milioi kilo olio). Nafarroako produktu honen %90 inguru birjina extra kalitatekoa da, goi-mailakoena.

Nafarroako olibadiaren eremu geografikoak 135 udalerri biltzen ditu, horien artean Erret Bardenak. Iparraldean, muga Codeseko mendilerroa lotzen duen irudimenezko linea; mendebaldean, Leyreko mendilerroa; eta ekialdean, Lokizko Santiago, Urbasa-Andía eta El Perdón eta Alaiz eta Izko mendilerroak. Eremu horrek 5.300 laborantza-hektarea biltzen ditu, 18.000 partzela inguruan banatuta.

Gaur egun, Nafarroan 17 olio-errota daude, horietatik hamar kooperatibak eta zazpi enpresa pribatuak, bereziki bi laborantza-gunetan banatuta: Lizarra eta Erribera, eta gutxiago Erdiko Zonaldean (oliba-erroten zazpi D.O.P Aceite de Navarrarenak dira). Nafarroako oliba-sektorea oso atomizatuta eta banatuta dago familia-ustiaketa txikietan, eta kalkuluen arabera, 8.500 nekazarik dihardute olibaren laborantzan.


Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa