(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Urdazubiko Dantxarinea auzoko zeharbidea inauguratu du ostirala, 2009.eko azaroak 27

Obrak egiteko 3,2 milioi euro inbertitu dituzte eta Nafarroako Gobernuak 2,5 milioi euro jarri ditu


Sanz presidenteak Dantxarineko zeharbidea inauguratu du

Sanz presidenteak Dantxarineko zeharbidea inauguratu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Urdazubiko Dantxarinea auzoko N-121-B errepideko zeharbidea inauguratu du gaur goizean. Errepide sara urbanizatzeko, zolatzeko eta berritzeko obretan 3.279.486 euro inbertitu dituzte; Nafarroako Gobernuak 2.537.716 euro jarri ditu.

Gauzatu duten proiektuari esker, zeharbidean zirkulazioa berriz antolatu eta hobetuko dute, eta seguruagoa izango da, batik bat jaiegunetan eta asteburuetan, auto asko ibiltzen baitira. Zeharbidea hiritarra da: lehen errepidea zen eta orain kalea dirudi.

Presidenteak honako hau adierazi du: “zeharbide berriak, dudarik gabe, lurralde arteko komunikazioa hobetuko du eta merkataritza eta era guztietako jarduerak indartuko ditu herrian”.  


Sanz presidentea eta beste agintari batzuk, Dantxarineko zeharbidearen inaugurazioan.

Sanz presidentea, Salanueva, Alba eta Sanzberro kontseilariak eta Urdazubiko alkatea, Dantxarineko zeharbidearen inaugurazioan. ( irudia handitu )

Inaugurazio ekitaldian parte hartu dute, Sanz presidenteaz gain, Herri Lan Garraio eta Komunikazioko, Toki Administrazioko eta Landa Garapen eta Ingurumeneko kontseilariek, Laura Alba Cuadradok, Amelia Salanueva Murguialdayk eta Begoña Sanzberro Iturririak, hurrenez hurren. Horiez gain, inaugurazioan egon dira Urdazubiko alkatea, Santiago Villares, eta Pirinio Atlantikoko Errepideen arloko diputatua, Bartolome Aguerre. Horren harian, presidenteak nabarmendu du diputatua bertaratzeak agerian uzten duela komunikazio alorrean elkar ulertzea eta lankidetza direla nagusi. Horren isla dira, baita ere, Izabatik Aretterako errepidean egindako esku-hartzeak.

Dantxarineko zeharbidea Azysa enpresak berritu du. Berrikuntza hori 2002-2009 aldirako Errepideen 2. Plan Zuzentzailean dago jasoa eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak eta Urdazubiko Udalak adostutako lankidetza hitzarmen baten fruitua da. Toki Administrazioko departamentuak obren parte bat finantzatu du, urbanizazioari dagokion (1,5 milioi euro jarri ditu); urbanizazio lan horiek 2009-2012 aldirako Tokiko Inbertsioen Planean daude jasoak.

Zeharbidea berrituta, Nafarroako Gobernuak bi helburu bete ditu: batetik, ibilgailuen zirkulazioa arintzea; eta bestetik, oinezkoak seguruago ibiltzea eta errazago heltzea. Gainera, Alba kontseilariak esan duen moduan, “obra horri esker azken urteetan inguru hartan sortu den jarduera ekonomikoa areagotu egingo da”. 

Zirkulazioa eta merkataritza jarduera

Gaur egun, zeharbidean 9.772 ibilgailu ibiltzen dira egunean, %1,9 pisuak. Zirkulazioa hainbestekoa da, neurri handi batean, eremu hartako jarduera komertzialagatik. Urdazubiko udalerriaren iparraldean dagoen Dantxarineko auzoan, adibidez, Frantziako mugaren ondoan dagoela-eta, establezimendu asko jarri dituzte eta Frantzia hego-mendebaldeko bisitari ugari erakartzen dituzte.

N-121-B errepidean sareak urbanizatzeko, zolatzeko eta berritzeko proiektuari jarraiki, Urdazubiko zeharbidea berritu dute: Frantziara doan errepidearen azkeneko zatia aldatu dute. 

Bideen elkarguneetan bira egiteko, sei glorieta jarri dituzte. Horrez gain, errepidea zabaldu egin dute eta espaloiak jarri dituzte, oinezkoentzat. Horretarako, zeharbidean 3,25 metro zabaleko erreiak, 1,50 metro zabaleko bazterbideak eta 2 metro zabaleko espaloiak egin dituzte; erreien artean, gainera, zintarriak jarri dituzte. Halaber, errepide ertzean aparkatzea debekatu dute eta pasoak seinaleztatu eta argiztatu egin dituzte. Zeharbidearen ertzetan ere argiak jarri dituzte, hirietan bezala. Halaber, ibilgailuak aduanatik pasa beharrik izan ez dezaten, by pass bat egin dute.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa