(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

54.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte 2009 Nafarroaren Egunean ostirala, 2009.eko abenduak 4

Bob Esponja haur-jaialdian jasotako dirua haurren eremuko GKE-ei emango zaie


Ikusleak Gazte-Jaialdian

54.000 pertsona baino gehiagok hartu dute parte 2009 Nafarroaren Egunean. ( irudia handitu )

54.000 lagun baino gehiagok hartu dute parte aurten Nafarroako Gobernuak 2009 Nafarroaren Egunerako antolatutako ekintzetan. Harreman Instituzionalen kontseilaria eta Gobernuko Bozeramailea den Alberto Catalán Higueras jaunak, era positiboan baloratu du aurtengo edizioa eta ekintza horietan herritarren partaidetza handia azpimarratu du.

Apaindura handirik gabe, Harreman Instituzionalak eta Bozeramailetza Sailak Nafarroaren Eguna ospatzeko antolatutako ekintzak, gaur egungo krisi ekonomikoa dela eta, astelehenean hasi ziren, hilaren 23an , eta gaur arratsaldean amaituko dira Lizarran eta bihar Tuteran, Bob Esponja haur-jaialdiaren azken sesioekin.

Aipatzekoa da ikuskizun horretarako lau aforoak bete direla –Iruñeko sesiorako sarrera guztiak agortuta, beste bat programatu zen-, eta bertan 5.400 lagun bildu ziren. Jasotako dirua haurrekin lan egiten duten GKE-ei emango zaie.

Koro eta banden kontzertuetan, Foru-Erkidegoan zehar banatutako beste hainbat udalerritan, 2.950 musikarik hartu zuten parte, eta 19.700 lagun bildu ziren.

Publiko ugari izan zuten bestelako ekitaldiak Tuteran antolatutako DINA parkea, 13.200 ume eta guraso bildu zituena, eta Gazte-Jaialdia (Carlos Baute, Fondo Flamenco, Sergio Alcover eta El Mono Pintor) izan ziren, 3.500 ikuslerekin.

Bestalde, 1.800 lagunek izan zuten Nafarroako Jauregiko estantzia desberdinak ezagutzeko aukera, “Nafarroako jauregiak ateak zabalik ” programa dela eta, azaroaren 23an eta abenduaren 2an.

Beste 1.100 lagun, larunbatean, hilaren 28an, Tuterako Jota-Lehiaketan izan ziren. Atzoko ekitaldiei dagokienez, Nafarroaren Eguna, 1.500 ikuslek Baluarte Kongresu-Jauregi eta Auditorioan Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, Orfeón Pamplonés-en Escolaníak eta Yu-Chien Tsen biolinistak eskainitako kontzertua jarraitu zuten, azken hori, Pablo Sarasate nazioarteko biolin lehiaketaren irabazlea; 750 lagunek Etxe Erregionalen desfilea jarraitu zuten Los Arcosen; eta 188 interprete eta 734 ikusle bildu ziren beste herrialdeetako jaialdi folklorikoan, Gayarre antzokian.

Beste 800 lagun ostiralean Foru Poliziak Barañaingo Los Sauces ikastetxe publikoan antolatutako ateak zabalik jardunaldian izan ziren; Lizarrako lau ikastetxetako 400 ikasle asteartean Nafarroako Emergentzia Agentziaren simulakroan izan ziren; eta 350 ikaslek eta 50 adinekok trafiko eta bide-segurtasuneko haur-parkean hartu zuten parte Corellako José Luis Arrese ikastetxe publikoan.

Azkenik, 620 pertsona izan ziren ekitaldi instituzionaletan. Eta Hemingway buruzko “Navarra a la carta” eta Burgete, Olite eta Zangotzan hurrenez hurren erakutsitako Nafarroako Artisten Topagunearen 25. Urtemugari buruzko erakusketan 1.000 pertsona zian ziren.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa