(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Larrialdi Agentziak SOS Nafarroa 112 zentroko zerbitzuen lehen gutuna onartu du astelehena, 2009.eko abenduak 7

Dokumentuaren asmoa da herritarrei azaltzea zentroak zer konpromiso dauzkan larrialdiei erantzun bizkor eta unibertsala emateko


NLAko batzordea, Javier Caballero buru dela.

NLAko gobernu batzordeak SOS Nafarroako Zerbitzuen Gutuna onartu du. ( irudia handitu )

Nafarroako Larrialdi Agentziako gobernu batzordeak larrialdiak gestionatzeko SOS Nafarroa 112 zentroko Zerbitzuen Gutuna onartu du; bilerako burua Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martinez, izan da. Dokumentu horretan azaldu dute zerbitzu publikoak zer konpromiso hartu dituen eta zer adierazle erabiliko diren konpromiso horiek zenbateraino betetzen diren ebaluatzeko. 

SOS Nafarroako Zerbitzuen Gutuna laster argitaratuko dute, Politika Publikoen eta Zerbitzu Publikoen Kalitatearen Ebaluaziorako erregistroan; erregistro hori Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren mende dago.

Dokumentuan jaso dituzte zentroaren zeregina, balioak eta konpromisoak. Zentroari esker, herritarrek larrialdi eta segurtasun zerbitzu unibertsalak jasotzen dituzte foru erkidegoan, arin eta doan, gau eta egun, urte osoan. 112 aretoan adindunentzako telelaguntza zerbitzuko larrialdi deiak ere jasotzen dituzte.

Gutuna medio, erantzun bizkor eta eraginkorra emate aldera, NLAk konpromiso hau hartu du: 112 zentrora egindako deiei erantzuteko behar adina laguntza bitartekoak mobilizatzea eta koordinatzea, premiaren eta protokolo jakin batzuen arabera (gertakaria nolakoa den, larria den ala ez, laguntza taldeak bidali behar diren ala ez, e.a.); eta hori, deia jaso eta 120 segundo baino lehenago (batez beste). Ez bada laguntza talderik bidali behar, SOS Nafarroa 112 Gestio Zentroak zer egin azalduko dio deia egin duen herritarrari.

Helburu horiek lortzeko, NLAk adierazi du ezinbestekoa dela langileak etengabe trebatzea (langileek urtero 25 ordu egin behar dituzte prestakuntza jardueretan, gutxienez), mobilizatu daitezkeen bitartekoen katalogoa eguneratzea eta urtean gutxienez lau simulazio egitea.

Aretoan, bitartekoak mobilizatzeko ez dute kontuan hartzen zein administrazio publikokoak diren; gainera, babes zibileko planetan aurreikusitako bitarteko pribatuak eta boluntarioak mobilizatzen dituzte. Aretoak eskura dauzka, besteak beste, suhiltzaileak, Ospitalez kanpoko Larrialdi Zerbitzua, Errepideak Zaintzeko Kontrol Zentroa, Foruzaingoa, Guardia Zibila, Polizia Nazionala eta tokiko erakunde eta boluntario elkarte hauetako polizia eta babes zibileko taldeak: Gurutze Gorria, DYA, Salbamendu Zakurren Taldea, Mendiko eta Espeleologiako Federazioak eta Psikologoen Elkargo Ofiziala, besteak beste.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa