(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Europak 2,05 milioi euro eman dizkio Nafarroari berrikuntza eta ingurumenari buruzko 7 proiektuetarako astelehena, 2009.eko abenduak 7

Foru-Erkidegoa Interreg IV programaren bigarren deialdian ekimen gehien onartuak izan dituen lurralde espainiarra izan da


Interreg IV programarako laguntzak

Diruz lagundutako proiektuen artean, energia berriztagarriei buruzkoa dago. ( irudia handitu )

Orotara, zazpi proiektu partaidetza nafarrarekin, orotara 2,7 milioi euroko inbertsioa izango dutenak, onartu dituzte Interreg IV programaren bigarren deialdian, eta ondorioz, fondo europarren 2,05 milioi euroko finantzazioa izango dute. Zazpi proiektu horiekin, Nafarroa deialdi horretan ekimen gehien onartuak izan dituen lurraldea izan da, lurralde europarren arteko lankidetza sustatzekoak, politika komunak bilatzeko berrikuntza eta ingurumen eremuan.

Proiektu horiek, ondokoen partaidetza dute: Ekonomia eta Ogasun Sailaren Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusia; Berrikuntza, Enplegu eta Berrikuntza Saileko Enpresa zuzendaritza nagusia (4 proiektu); Dédalo Fundazioa eta Nafarroako Berrikuntzarako Agentzia (ANAIN). 

Interreg IV programak, 2007 eta 2013 artean garatutakoak, 320 milioi euroko aurrekontua du erakunde publikoen proiektuetan parte hartzeko, gobernu-unitateak edo enpresa publikoak. Proiektu horien helburua praktika onen garapena da, beste bi europar bazkiderekin programaren bi lehentasunetako batean: berrikuntza eta ingurumena.

Gaur egun arte, 185 milioi euro eman dira lurralde europar guztientzat; horietatik 2,05 –Europa osorako gaur egun arte emandako %1,11- Nafarroako partaideentzat izan dira.

Berriki Stockholmen izandako batzordean, Interreg IV deialdiaren azken emaitzak erabaki zirenekoan, 7 proiektu onartu ziren kapitalizazioaren eremuan, eta horien helburua fondo europarren kudeaketan praktika egokiak lortzea da (2 partaidetza nafarrarekin); eta lurralde ekimeneko 67 proiektu, lurralde lankidetzako proiektuak eremu zabalagoan (horietako 5 partaidetza nafarrarekin).

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa