(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Prestakuntzako 16 aditu europarrek energia berriztagarriari buruzko jardunaldi tekniko batean parte hartu dute CENIFER zentroan astelehena, 2009.eko abenduak 7

Espainian lehen bilera egiteko Nafarroa aukeratu dute


Prestakuntzako 16 aditu europarrek energia berriztagarriari buruzko jardunaldi tekniko batean parte hartu dute CENIFER zentroan ( irudia handitu )

Trebatzaileak prestatzeko Peer Learning Activity jardunaldia CENIFER zentroaren eraikin bioklimatikoan egin zuten, azaroa amaieran; JENIFER Energia Berriztagarrien Prestakuntza Zentro Nazionala da. Jardunaldiak Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoak antolatu zituen, Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin elkarlanean. Jardunaldira Lanbide Heziketan Kalitatea Bermatzeko Europako Sareko (ENQA-VET) zenbait trebatzaile aditu bertaratu ziren, Austria, Bulgaria, Zipre, Txekiar Errepublika, Estonia, Finlandia, Alemania, Italia, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Eslovenia eta Errumaniakoak.

Peer Learning Activity delakoa aditu europar batzuk osatutako talde bat da eta Lanbide Heziketan Kalitatea Bermatzeko Europako Sareak (ENQA-VET) koordinatzen du. Lehen aldia da taldea Espainian biltzen dela, eta Iruña aukeratu dute topaleku gisa; batetik, erkidegoan prestakuntza alorrean asko aurreratu dugulako eta politika egokiak garatu ditugulako; eta bestetik, CENIFER zentroak garrantzi handia duelako.

Jardunaldian Espainiako prestakuntzari buruzko hainbat gai landu zituzten: kualifikazio sistema nazionala, gaitasuna ziurtagiriak, esperientzia medio jasotako gaitasun profesionalak aintzatesteko sistema, lanbide heziketaren kalitatea eta arlo profesionalean trebatzaileak prestatzeak daukan garrantzia.

Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko arduradunak gustura zeuden jardunaldiarekin, Europako beste herrialde batzuetan prestakuntza alorrean dauzkaten jardunbideak ezagutzeko aukera izan dutelako, batik bat.

CENIFER zentroan langile aktiboentzat, langabeentzat, ikasleentzat eta enpresetako teknikarientzat antolatzen dituzte jarduerak. CENIFER foru erkidegoan dagoen lanbide heziketako zentro nazional bakarra da. Zentroa Nafarroako Gobernuak sustatuta sortu zen, energia berriztagarrien sektoreko prestakuntza premiei erantzuteko asmoarekin. Zentroaren helburu nagusia da lan merkatuan energia berriztagarrien alorrean prestatutako eta birziklatutako langile tekniko eta adituak egon daitezen bermatzea.

Zentroa hiru erakunde hauek osatzen dute: Energia Berriztagarrien Lanerako Prestakuntzako Zentro Nazionalak, Energia Berriztagarrien Goi-mailako Lanbide Heziketako Prestakuntza Zentro Integratuak eta Energia Berriztagarrien Prestakuntzarako Fundazioak. Fundazioko kideak dira Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentua eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentua; horiez gain, sektoreko enpresa garrantzitsu batzuk ere parte hartzen dute.

CENIFER Imarkoainen dago: 40.000 m², zortzi tailer, bertaratzeko eskolak emateko gelak, urrutiko eskolak emateko bitartekoak, laguntza eraikin bat eta eraikin bioklimatiko bat dauzka.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa