(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Zirkuitua Los Arcos herrian osteguna, 2009.eko abenduak 10

Nafarroako Gobernuak Los Arcos herrian sustatu duen goi-lehiaketarako automobilismo zirkuituak 2010eko udan zabalduko ditu ateak


Transcripción textual del video

Nafarroan izaerak eta emozioak badute bere irudia. Aitzinera ere euren errezintoa izanen dute. Nafarroako Zirkuitua.

Nafarroako Komunitatean, Iruñetik 60 kilometrora eta estrategikoki kokatua, egundoko konplexu ludikoa dugu, motorraren munduko profesionalen gutiziak betetzeko behar diren zerbitzu eta instalazioez ederki hornitua. Bertan gozatzeko aukera paregabea izanen dute zaletuek eta oro har kirola maite dutenek.

Autobiaz konexio bikainak ditu eta aireportu garrantzitsuak, bai eta Bilboko eta Santanderreko itsas portuak ere ditu gertu. Horri guztiari esker asko erraztuko dira nazional zein nazioarte mailako konexioak, sei milioi pertsona baino gehiagorentzat Los Arcosen dagoen Nafarroako Zirkuitua gune erakargarria eta heltzeko erraza bilakatuz.

Aurreikusia dagoenez, instalazio hauek 2010eko ekainean zabalduko dira; baina, jada errealitate bat da, lanen aurrera egitea ikusita, datorren udarako zirkuitua prest egonen dela ziurtatzeko aukera ematen digutelarik. Lan talde guzti guztiak gogotik ari dira lanean Nafarroako Zirkuitu handi hau osatzen duten tarte oro osatzeko.

“Nafarroako Zirkuitua motorrentzako B graduko lehiaketak eta autoentzako D1eko 2. graduko lehiaketarako 4 kilometroko abiadura pista homologatua duen bakarra izanen da Espainiako ipar-ekialde osoan. Honi gehituz gero bertan urtea nia 290 egunez klimatologia bikaina, euririk gabeko egunak izan ohi direla, jada ziurtatu dezakegu gure hau nazioarte mailan erreferente bilakatuko dela”.

41.000 metro karratuko Padock zoragarri baten bukaeran kokatzen da eraikin nagusia. Bertan 100 metro karratu baino gehiagoko 32 box geldiune, zirkuitu nagusiaren helmugara begira dagoen terraza duten 17 hospitaliti aretoak, prentsa aretoak, ikasgelak, zentro medikua, heliportua eta instalazioa identifikatzen duen kontrol dorrea topatuko dugu. Motoreekin zerikusia duen edozein ekitaldi eta erregional mailan, nazio mailan zein nazioartekoan motoen nahiz autoen lehiaketak burutzeko beharrezkoa den guztia.

Hala ere, Nafarroako Zirkuitua ez dago soilik lehiaketarako pentsatua; helburua ekitaldi korporatiboak, zaletuen frogetarako jardunaldiak eta partikularren aisiarako ekimenak burutzeko espazio anitza izan dadila da.

Zirkuitu nagusia bariante birekin erabili daiteke batera eta hari gehitzen zaio 730 metroko pista, Kart, Supermotard eta moto txikientzako diseinatua. Batera, gidapena seguruaren inguruko praktikak eta ikastaroak burutzeko zirkuituan 950 metroko pista irristagarria izanen dugu erabilgarri; itsasgarritasun urriko azalera du eta bere luzera osoan zehar ihinztagailuak ditu.

Nafarroako Gobernuak sustatu duen azpiegitura honen aurkezpen publikoan aditzera eman zenaren arabera, Nafarroako Zirkuitua, Los Arcosen eraikitzen ari den goi-abiadurako barrutia, 2010eko uztailean inauguratuko da, lanak bukatu eta hilabete batera, alegia.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa