(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak Ahora Ediciones de Bibliofilia argitaletxeari eman dio lehenbiziko Lazaro Galdiano saria osteguna, 2009.eko abenduak 10

Saria Beiren eman dute, Lazaro Galdianoren jaioterrian, "El bebedor de lágrimas" liburuaren kalitatea aintzatesteko asmoarekin


Lazaro Galdiano saria eman dute

Sanz presidenteak argitaletxeko zuzendariari eman dio sariaren egiaztagiria. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko presidenteak, Miguel Sanz Sesmak, Murtziako Ahora Ediciones de Bibliofilia argitaletxeari eman dio Lazaro Galdiano saria, "El bebedor de lágrimas" liburuagatik. Saria argitaletxeko zuzendariak jaso du, Angel Pinak.

Saria entregatzeko ekitaldia gaur goizean egin dute, Beiren, Jose Lazaro Galdianoren jaioterrian. Ekitaldian izan dira Kultura kontseilaria, Juan Ramon Corpas Mauleon; Kultura zuzendari nagusia, Pedro Lozano Uriz; Erakundeekiko Harremanetarako zuzendari nagusia, Lola Eguren Apesteguia; eta Beireko alkatea, Sergio Fresan Oroz. Lazaro Galdiano Fundazioko ordezkari gisa Juan Antonio Yeves bertaratu da.

Presidenteak Jose Lazaro Galdianoz hitz egin du, eta hark egindako argitalpen lana nabarmendu du. Izan ere, “La España moderna” aldizkaria argitaratu zuen, besteak beste. Aldizkari horretan hainbat idazlek parte hartu zuten: Benito Perez Galdosek, Emilia Pardo Bazanek, Miguel de Unamunok, Jose Echegarayk eta Marcelino Menendez Pelayok, adibidez. Gainera, aldizkari horretan argitaratu ziren lehen aldiz gaztelaniaz hainbat idazle unibertsalen testuak, Balzac, Dostoievski eta Tolstoiren lanak, esaterako.

Miguel Sanzek nabarmendu du sariak Nafarroako “gizon adimentsu, jakitun, finantzari, ekintzaile, arte bildumagile, liburuzale eta editore” handi baten izena daukala. Sariaren asmoa da, hain zuzen, Lazaro Galdianok egindako lana "eskertzea, aintzatestea eta omentzea; izan ere, kulturaren alde egin zuen beti eta izugarri eskuzabala zen, gizarte osoari, espainiar guztiei eman baitzien bere arte eta liburu bilduma ikusgarria".

Ahora Ediciones de Bibliofilia argitaletxeko arduradunak zoriondu ondoren, Nafarroako Gobernuko presidenteak "egiten duten argitalpen lan bikainari eustera" bultzatu ditu. Argitaletxeak, izan ere, bibliofiliaren alorrean argitaratutako liburu onenen hiru aipamen jaso ditu Kultura Ministerioaren eskutik; baita beste hainbat sari ere, horien artean gaur Nafarroako Gobernuak eman diena. 


"El bebedor de lágrimas"

Lazaro Galdiano saria Nafarroako Gobernuak sortu zuen, joan den martxoaren 30ean onartutako foru dekretu baten bitartez. Sariaren xedea da arteari buruzko liburuen eta ikerketen argitalpena sustatzea eta aintzatestea. Halaber, Jose Lazaro Galdiano intelektual, bildumagile, editore, finantzari eta ekintzaile nafarrari omenaldia egiteko modu bat ere bada. Deialdian Beireko Udalak eta Lazaro Galdiano Fundazioak parte hartzen dute. Aurten, saria 3.000 eurokoa izan da.

Epaimahaikideek urriaren 22an egin zuten bilera, Lazaro Galdiano Fundazioaren egoitzan, Madrilen, eta saria “El bebedor de lágrimas” liburuari ematea erabaki zuten, “argitalpenaren kalitateagatik eta Jose Lazaro Galdianok editore eta bildumagile gisa edertasun, berezitasun eta interes artistiko aldetik ezarritako lehentasunak betetzen dituelako”.


Ekitaldia Beireko ostatuko kaperan egin dute. ( irudia handitu )

Epaimahaikideek adierazi zuten, halaber, “editoreak ale berean ederki koordinatu dituela hainbat lan eta artista, ondo baino hobeto uztartu dituela olerkia, arte grafikoa eta estanpazio serigrafikoa, eta, finean, kalitate handiko liburu bat egin duela". Gauzak horrela, Nafarroako Gobernuak, azaroaren 16an egindako bileran, epaimahaiaren proposamena onestea erabaki zuen. 

‘“El bebedor de lágrimas" Miguel A. Hernandez-Navarroren lana da; hitzaurrea Mieke Balek egin du eta aurkezpena Angel Pina Ruizek. Obra Javier Perezek hornitu du irudiz, hogei serigrafia originalekin, eta diseinua Pedro Manzanok egin du. Sariaren lehen deialdira 13 liburu aurkeztu zituzten.

Sari hori eman dute, hain zuzen, Nafarroako Gobernuak eta Lazaro Galdiano Fundazioak bien intereseko diren kultur jarduerak sustatzeko sinatutako esparru hitzarmenaren barruan.

Saria entregatzeko ekitaldian Beireko Iñaki Fresan Zaratiegui baritonoak errezitaldi bat eskaini du: Joaquin Rodrigo, Blas de Laserna, Carlos Guastavino, Manuel de Falla eta Agustin Perez Sorianoren zortzi konposizio interpretatu ditu. Miguel Sanz presidenteak abeslariaren gainean esan du “gaur egungo artista bikaina dela eta Jose Lazaroren antzeko bertuteak dituela: arterako zaletasuna, eskuzabaltasuna eta aurrea hartzeko joera, besteak beste. Gainera, Jose Lazaro bezala, Beirekoa da, Beiren ditu erro familiar eta afektiboak".
Dokumentazioa:
Discurso del presidente

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa