(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Mª José Blancok eta Cristina Oroviogoicoecheak Ortiz de Landázuri eta Mikel Larumbe bekak jaso dituzte osteguna, 2009.eko abenduak 10

Deialdian 77 proiektu aurkeztu dira, 29 oinarrizko ikerkuntzakoak eta 48 ikerkuntza kliniko eta epidemiologikokoak


Ortiz de Landázuri y Mikel Larumbe bekak ematea.

Osasun proiektuetarako Ortiz de Landázuri y Mikel Larumbe bekak emateko ekitaldia. ( irudia handitu )

Osasun kontseilaria, María Kutz Peironcely, Osasun zuzendari nagusia, Isabel Martín Montaner; Irakaskuntza, Ikerkuntza eta Garapen Sanitarioko Zerbitzuko zuzendaria, María Jesús Guembe Suescun, eta Ikerkuntza Biomedikoko Ataleko nagusia, Olga Díaz de Rada, gaur goizean osasun-zientzietako ikerkuntza-proiektuen beken ematean izan dira, Sail honek sustatutakoak.

Ortiz de Landázuri beka, Mª José Blanco Prieto andreari eman diote, eta Mikel Larumbe beka Cristina Oroviogoicoechea andreari. Gogorarazi, deialdi honetarako 681.400 euro eman direla, 2009, 2010 eta 2011 urteetarako.

Aurtengo deialdian 77 proiektu aurkeztu dira, 29 oinarrizko ikerkuntzakoak eta 48 ikerkuntza kliniko eta epidemiologikokoak, Foru-Erkidegorako interes eremuetan. 

Oinarrizko ikerkuntzaren eremuan 141.375 euroko laguntzak eman zaizkie hiru proiekturi, Nafarroako Unibertsitateko eta aplikatutako Ikerkuntza Medikorako Fundazioko (FIMA) ikerkuntza-taldeek sustatutakoak.

Ortiz de Landázuri beka Mª José Blanco Prieto andreari eman zaio, Nafarroako Unibertsitateko Farmazia eta Farmazia-Teknologia Saileko ikertzailea, bere titulua: “Alquíl-lisofosfolípidos y cáncer: desarrollo de nanotransportadores lipídicos para administración por vía oral y estudios preclínicos”. 

Halaber, Xabier Agirre Ena jaunari accesit bat eman zaio, Aplikatutako Medikuntza Ikerkuntzarako Fundazioaren Onkologia eremuko ikertzailea (FIMA), bere proiektua: “Análisis de las alteraciones epigenéticas en las células iniciadoras de leucemia en pacientes con leucemia aguda linfoblástica”.

Beste accesit bat José Luis Lanciego Pérez jaunari, Aplikatutako Medikuntza Ikerkuntzarako Fundazioaren Neurologia eremuko ikertzailea (FIMA). Bere proiektua: “Caracterización de los patrones de expresión génica en la vía pálido-talámica en el modelo de primate de enfermedad de Parkinson”.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Relación de proyectos

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa