(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarra. Innovating people osteguna, 2009.eko abenduak 10

Nafarroaren Nazioarteko Planaren (PIN) sustapenerako bideoa. Horretan Foru Komunitatea erakusten da turistikoki duen erakargarritasuna, baina, batera inbertitzeko, enpresa ekimenak garatzeko eta ikasteko lurralde erakargarria bezala agertzen da bertan. Bideo hau Nafarroako Gobernuak 2009ko ekainaren 28an Bruselako Cervantes Institutuan aurkeztutako kanpainaren baitan kokatua dago.


Transcripción textual del video

NAFARROA People innovating (Jende berritzailea)

HERRIALDEA

Nafarroa, Espainiako 17 herrialdetako bat, bere aniztasunaren handitasuna munduari eskaintzen diona.

Iparraldetik hegoaldera, goiko mendi ikusgarrietatik Erriberako landako baretasunera, Nafarroak iraunkortasunean buru den herrialdearen irudi liluragarria erakusten du.

Nafarroako hiriburua, Iruñea, Europako hiri berdeenetakoa da.

Bertako festak direla-eta, mundu osoan ezaguna da Iruñea. San Ferminetako entzierroek, beren ausardia erakusten ahalegintzen diren kontinente guztietako gazteak erakartzen dituzte. Hemingwayk unibertsal bihurtu zuen jaia, kanpoaldera irekitako kultura baten sorleku bilakatu da.

Baluarte Kongresu Jauregiak urtean 300 ekitaldi baino gehiago antolatzen ditu.

BIZI KALITATEA

Nafarroa ongizate sozialaren adierazlerik onenak dituzten Europako herrialdeen artean dago. Medikuntza alorreko teknologiari, ikerkuntzari eta arretari dagokionez Europako osasun-sistema onenetakoan oinarriturik, maila handiko bizi-kalitatea du. Foru erkidegoak maila handieneko hezkuntza ere eskaintzen du. Gazteen heziketa eta atzerriko unibertsitateekin truke-harremanak izatea etorkizunerako inbertsioak dira.

IRAUNKORTASUNA

Garapen iraunkorra bere etorkizuna etengabe diseinatu eta eraikitzen duen erkidegoaren nortasun-ezaugarrietako bat da. Nafarroak 20 urte baino gehiago daramatza energia berriztagarrien alde egiten, eta horrek erreferentzia-puntu bilakarazi du nazioartean.

AZPIEGITURAK

Nafarroaren kokapen geografiko estrategikoa herrialdeko ekonomiaren aktibo nagusietako bat da; Frantziako mugan eta Ebro ibaiaren haranean egoteaz gain, Espainiako jarduera ekonomikoaren gune nagusienekin lotzen duten komunikazio-azpiegitura modernoak ditu.

BERRIKUNTZA ETA TEKNOLOGIA

Nafarroa puntako herrialdea da berrikuntzan eta teknologian. Gaur egun 14 Teknologia Gune daude, hainbat sektore estrategikotan banatuta; hala nola, energia berriztagarrietan, biomedikuntzan edota nanoteknologian. Unibertsitateekin batera, gune horiek dira Nafarroako garapen ekonomikoaren oinarri.

LEHIAKORTASUNA

Badago teknologia-maila handiko enpresa-sare moderno bat, inolako zalantzarik gabe nazioartera zabaltzearen alde egiten duena. Belaunaldiz belaunaldi, Nafarroako enpresari eta merkatariei beren konpromisoen aurrean erakusten duten seriotasuna eta irmotasuna aitortu izan zaie.

AMAIERA

Berrikuntza, Lankidetza, Hezkuntza eta nazioarteko hedapena, enpresen lehiakortasuna areagotzea helburutzat duen Nafarroako garapenaren oinarri dira.

Horrelakoa da Nafarroa, herrialde egokia bizitzeko, ikasteko, ekiteko, lan egiteko, negoziatzeko edota berrikuntzak egiteko .

Nafarroa, munduari irekitako herrialdea.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa