(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren meteorologia eta klimatologia weba, euskaraz ere bai osteguna, 2009.eko abenduak 10

Gaztelaniazko bertsioak bere diseinua aldatu du eguneroko meteorologiaren iragarpena aurkezteko bi mapatan, bata goizean eta bestea arratsaldean


Meteorologia webaren ataria euskaraz

Nafarroako Gobernuaren meteorologia eta klimatologia web orrialdea, euskaraz ere bai.

Foru-Exekutiboak berriki euskaraz jarri du Nafarroako metereologia eta klimatologiaren ataria. Bertara jotzeko, www.navarra.es web orrialdea euskarazko bertsioan edo, zuzenean, http://meteo_eu.navarra.es helbidean.


Lehen fase horretan, ohiko edukiak itzuli dira, baina aurreikusita dago, denborarekin mapak, komentarioak eta bestelako edukiak euskaraz biltzea.


Horrez gain, orrialdearen gaztelaniazko bertsioak bere diseinua aldatu du Nafarroa eta Espainiako iragarpen meteorologikoa bi mapatan eskaintzeko. Horrela, kontsulta egiten den orduaren arabera, atariak eguneko edo hurrengo eguneko goizeko eta arratsaldeko iragarpena erakusten du, orain arte erakusten zuen mapa bakarraren aldean.

Gogorarazi beharra dago atari meteorologikoak, Meteorologia Estatu Agentziak (AEMET) Nafarroa eta Espainiarako egindako iragarpenaz gain, Foru-Erkidegoan erregistratutako euri, tenperatura, haize, etab, datuak eskaintzen dituela. Horretarako, Nafarroako Gobernuak meteorología-estazio sareak ditu, 151 behatokirekin (88 eskuzkoak eta 63 automatikoak), Nafarroa osoan.

Horri esker, erabiltzaileak denbora errealean Foru-Erkidegoko 19 estazio meteorologiko automatikoetan erregistratutako datuak kontsulta ditzake; halaber, behatoki bakoitzerako batez besteko datu historikoak, mugako baloreak edo neurketak hasi zirenetik horietan erregistratutako efemerideak, edo ikusiz bildutako datuak erakusten dituzten mapak eta grafikoak.

Nafarroako Gobernuaren meteorologia eta klimatologia web orrialdeak, gainera, informazio horren alderdi bat erakusten du telefonoa mugikorraren bidez. Bertsio murritza da, eguneko eta hurbileko datetarako iragarpena biltzen duena; halaber, azken orduko datuak, denbora errealean konektatutako 19 estazio automatikoenak. Aplikazio horretara jotzeko, ondoko helbidea dago: http://meteo.navarra.es/movil.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa