(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

LTDari buruzko informazioa emateko telefonoa asteburu osoan egongo da martxan ostirala, 2009.eko abenduak 11

Foru erkidegoko ikus-entzuleek 1.500 dei egin dituzte, kontsultak eta zalantzak argitze aldera


Nafarroako Gobernuak, itzalaldi digitala dela eta, lurreko telebista digitalari (LTD) buruzko informazioa emateko telefono zerbitzua jarri du martxan eta zerbitzu hori asteburu osoan egongo da martxan, goizeko 9.00etatik arratsaldeko 17.00etara. LTDari buruzko edozein kontsulta egiteko 948 010 110 telefono zenbakira deitu edo Nafarroako Gobernuaren web atarira (www.navarra.es) jo besterik ez dago.

Ostegun gauera arte 1.525 dei jaso dituzte telefono zerbitzuan, 908 ostegunean bertan eta gainerakoak aurreko egunetan. Informazioa emateko telefonoa azaroaren 12an jarri zuten martxan.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu departamentuak adierazi du itzalaldiaren ondoren arazo hauek sor daitezkeela: LTD seinalea ez jasotzea, etxebizitza itzalean dagoelako; antena alderdi okerrera begira edukitzea; telebista egokitu gabe egotea (LTD edo deskodetzailea ez edukitzea); kanalak sintonizatu gabe egotea; konexio haria edo gailuak gaizki egotea. Itzalaldi analogikoak ez dio eragingo euskal telebista publikoari, ETBri alegia, eta orain arte bezala ikusiko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa