(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Inauguratuta Erriberako Hondakinen Mankomunitateko bulego berriak ostirala, 2009.eko abenduak 11

Nafarroako Gobernuak 600.000 euro inbertitu ditu lokaletan, 1.800 metro karratuko azalera dutenak


Bulego berriak Erriberako Hondakinen Mankomunitaterako.

Inauguratuta Erriberako Hondakinen Mankomunitatearen egoitza berria. ( irudia handitu )

Tokiko Administrazioko kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, gaur goizean Tuteran Erriberako Hondakinen Mankomunitateko bulego berriak inauguratu ditu, 88.000 auzokide eta 19 udal artatzen dutenak. Salanueva, ekitaldian saileko zuzendari nagusia den Pedro Pegenaute Garde jaunaren, mankomunitateko presidentea den José María Navarro jaunaren, eta elkarteko bestelako kideen laguntza izan duenak, Paseo de los Grillos kalean, 17. zenbakian kokatutako instalazioetan ibili da.

Lokaletan 1.550.000 euro inbertitu dira, eta 600.000 euro Tokiko Administrazioaren Sailak eman ditu, eta Tuterako Udalak lagatako orube batean egokitu dira. Zerbitzu horien birkokapena beharrezkoa zen zabor-tasak biltzen hasi zirenetik, kontuan hartuta orduan, mankomunitateak jada 86.000 auzokide artatzen zituela. Horri guztiari, pertsonala handitzearen ondorioz espazio falta gehitu behar zaio.

Lehengo bulegoak lehen pisu batean zeuden, eta 210 metro karratu hartzen zituzten, gaur egungo instalazioei ekin aurretik, espazio arazoa konpontzeko helburua dutenak publikoari arreta eskaintzeko eta baita langileentzat eurentzat ere. Halaber, ekitaldi-areto bat dago mankomunitateko bilerak egiteko.

Egungo Erriberako Mankomunitateko eraikinak erdi-sotoa eta 15 garaje plaza ditu, ekitaldi-areto bat, 150 pertsonarentzako edukiarekin eta 600 metro karratu bulegoetarako. Orotara, eraikitako 1.800 metro karratu, eta gaur egun 11 pertsonak dihardute lanean. 

Bulego berriak Erriberako Hondakinen Mankomunitaterako.

Erriberako Hondakinen Mankomunitatearen bulego berriak. ( irudia handitu )

Bestalde, Tuteratik kanpoko pertsonentzako sarbideak hobetu egin dira, eta aparkatzeko lekua egokitu da.

Halaber, aipatu beharra dago, Erriberako Hondakinen Mankomunitateak, bere hurrengo proiektuen artean, industria-hondakinak tratatzeko planta esleitzea aurreikusita duela, tasen bidez finantzatuko dena.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa