(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Tuterako epaitegien eraikin berria 7,3 milioiren truke eraikitzeko eskaintza egingo du astelehena, 2009.eko abenduak 14

Justizia Jauregi berria Albeako bidean egongo da eta foru erkidegoan azkena berrituko den justizia egoitza izango da


Tuterako Justizia Jauregi berria

Tuterako epaitegien eraikin berriaren irudi birtuala. ( irudia handitu )

Gaurko bileran, Nafarroako Gobernuak erabaki du Tuterako epaitegien eraikin berria egiteko obrak eskaintzea, 7.376.793 euroren truke (BEZ barne). Iragarkia laster argitaratuko dute, Nafarroako Kontratazioen Atarian eta Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean.

Tuterako Justizia Jauregi berria Nafarroa 2012 Planean dagoen azpiegitura bat da. Tuterako egoitza eginda amaituko dute epaitegiak berritzeko 1999an hasitako lana; Nafarroako erkidegoak urte hartan eskuratu zituen, izan ere, justizia arloko eskumenak.

Justizia Zuzendaritza Nagusiaren arabera, obrak udaberrian esleitu eta hasiko dituzte. Behin hasita, obrak 20 hilabetean amaitu beharko dituzte, baldintza administratiboen orriari jarraiki.

Orain, epaitegien egoitza Sarasate pasealekuan dago. Eraikinak hutsune funtzionalak dauzka (espazioak ez daude egokituta, leku gutxi dago, e.a.) eta, horregatik, egoitza lekuz aldatu beharra dago. Oraingo eraikinak bost solairu (sotoa, behe solairua eta beste hiru solairu) eta 2.255 metro koadro erabilgarri dauzka.

2008ko ekainean, Nafarroako Gobernuak jauregi berria egiteko proiektua idazteko baimena eman zuen. Baimenaren arabera, ezinbestekoa zen jauregia Tuterako gaur egungo zein geroko premien arabera egitea. Eraikina Warqs Oficina de Arquitectura SLP eta Otxotorena Arquitectos SL enpresek diseinatu dute. Jauregiak lau solairu izango ditu (sotoa, behe solairua eta lehen eta bigarren solairuak), eta solairu bakoitzak 1.400 metro koadro. Eraikina Albeako bidean egingo dute, Queiles ibaiko parkearen ondoan. Oraingoz, jarriko dituzte lau epaitegi, fiskaltzarako instalazioak, erregistro zibileko bulegoak, guardiako epaitegia, abokatu eta prokuradore elkarteentzako aretoak, artxiboa eta garajea, besteak beste. Foruzaingoak jendeari arreta emateko lekua ere edukiko du. Gaurko bileran, Gobernuak baimendu du eskaintza 2010eko eta 2011ko aurrekontu orokorren kargura egitea.


40 milioi euro egoitza judizialak modernizatzeko

Nafarroako Gobernuak Justizia Administrazioa Modernizatzeko Planari ekin zion 1999an, arlo horretako eskumenak eskuratutakoan, hain zuzen, eta Tuterako epaitegien berritzea plan horren barruan dago. 1999tik, Foru Gobernua Nafarroako bost alderdi judizialen egoitzak berritu eta handitu ditu. Hala, 40 milioi euroko inbertsioa egin ondoren, 2011n justizia arloko eraikinek guztira 42.600 metro koadro izango dituzte; lehen 21.300 metro koadro zeuden.

Prozesua Tuterako eta Lizarrako epaitegi berrietako obrak egindakoan (eraikuntza lanak laster amaituko dituzte) eta Iruñako Justizia Jauregia handitutakoan amaituko da.

Lan horiez gain, orain arte, Iruñako Justizia Jauregia handitu dituzte, 2001ean eta 2003an; Agoitzen eta Tafallan epaitegi berriak eraiki dituzte (lanak 2002an eta 2005ean amaitu zituzten, hurrenez hurren); Tuterako oraingo epaitegietako hirugarren eta laugarren solairuak birgaitu dituzte; eta Nafarroako Lege Medikuntzako Institutua birgaitu eta hornitu dute, goitik behera.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa