(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

“Desayunos con salud” edizio berri batek eraikin sanitarioen arkitektura aztertuko du asteartea, 2009.eko abenduak 15

Kutz kontseilariak adierazi duenez, funtzionaltasun baldintzak bete eta era berean pazienteentzako ingurune atsegina izan behar dute


Desayunos con salud.

Kutz kontseilaria eraikin sanitarioen arkitekturaren omenezko "Desayunos con salud" edizio berriaren aurkezpenean izan da. ( irudia handitu )

Osasun kontseilariak, María Kutz Peironcely andreak, gaur goizean “Desayunos con salud” edizio berriaren aurkezpenean izan da, oraingoan, eraikin sanitarioen arkitekturaren omenez. Horretarako, berarekin batera, Javier García Barberena, Nafarroako Arkitektura Erkidego Ofizialeko presidentea, eta Fernando Tabuenca eta Manuel Sagastune arkitektoak izan dira, azken hori Euskal-Nafar Arkitektoen Elkargo Ofizialeko dekanoa.

Informazio-ekitaldian eraikin sanitarioek (osasun zentroak, kontsultak, ospitaleak…) gaur egun bete beharreko baldintzak azaldu dira , informazio hori Foru Erkidegoko eraikin sanitarioen adibide desberdinekin ilustratuta, batzuk eraikitakoak eta beste batzuk proiektu direnak (CIB, Nafarroako Ospitaleko C pabilioia, erradioterapia-zentroa, Iruñeko ospitaletako Larrialdietarako eraikina, Korteseko kontsultak…).

Bere hitzaldian, kontseilariak adierazi duenez, Nafarroako eraikin sanitarioen eraikuntzan funtzionaltasuna eta bestelako alderdi praktikoak eta estetikoak ez ezik –abangoardiako diseinua eta eraikinak paisaian biltzea- , pazienteei ingurune “atsegina eta erosoa” eskaintzea ere kontuan hartzen dira, bereziki prozesu larriak dituzten pazienteentzat.

Zentzu horretan, baieztatu duenez, eraikuntzan diren eraikinetan –adibidez, C pabilioia-, pazientearen “intimitatea” bilatzen da, bihotz-kirurgia prozesuak izan dituzten pertsonen gela indibidualen aldeko apustua eginda. Bestalde, gogorarazi duenez, erradioterapia-zentroak, berriki eraikitakoak, argitsua da eta tratamendua ingurune atseginean eskaintzea bilatzen du, tratamenduak eskaintzen zireneko sotoaren ordez, eraikin berria eskainita.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa