(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru-Poliziak mila efektibotik gora 99 agente berrik euren kargua hartu ondoren asteartea, 2009.eko abenduak 15

XIX. Promozioak euren egiaztagutunak hartu ditu Miguel Sanz presidentea buru izandako ekitaldian


Entrega de placas y acreditaciones

Foru-Poliziak mila efektibotik gora azken promoziarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, gaur foru polizien hemeretzigarren promozioaren kargu-hartzean izan da, 99 agente berrik osatutakoa, “garrantzi handikoa”, era horretan Foru Poliziak 1.000 efektibotik gora izango baitu, Foru Exekutiboko buruak adierazi bezala.

Presidentearen hitzetan, ekintza horrek “Gorputz hori polizia integral bihurtzeko mailakako konfigurazioa” era islatzen du; izan ere, Foru Poliziak era horretan lana “era eraginkorragoan, lurralde mailako zabalkuntza sustatuta polizia-etxeen bidez, garatu ahal izango du, Nafarroako edozein gunetan jardun ahal izateko”.


Kargua zin egin edo agindu duten 99 poliziatatik, 8 emakumeak dira. 83 Nafarroan jaio dira. Ikasketa-mailari dagokionez, 7k eskola graduatua dute, 32k Batxilergoa, 25ek LHI-LHII, 25 diplomatuak dira eta 17 lizentziadunak. Polizia-etxeak indartuko dituzte ondoko banaketaren arabera: 22 Iruñera bidaliko dira, 20 Elizondora, 16 Tafallara, 14 Zangotzara, 11 Altsasura, 9 Lizarrara eta 7 Tuterara.

Polizia plakak eta egiaztagutunak hartzeko ekitaldia gaur goizen izan da Kultura eta Turismo Sailaren isabeldar patioan, eta bertan, besteak beste, ondoko agintariak izan dira; Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingo Lehena eta Kontseilaria, Javier Caballero Martínez; Herrizaingoko Zuzendari Nagusia, Juan Ramón Rábade Iráizoz; Nafarroako Administrazio Publikoko Institutuko zuzendari-kudeatzailea, Gregorio Eguílaz Gogorza, Foru-Poliziaren Nagusia, Alfonso Fernández Díez, halaber, Estatuko Gorputz eta Indarren bestelako agintariak eta ordezkariak, eta Nafarroako Gobernuaren ordezkaria, Elma Sáiz Delgado.

Sanz presidenteak adierazi duenez, agente berriak sartzearekin, Foru Poliziak legeak agindutako lana hobeto beteko du, era berean, “gizarte hobea, seguruagoa, askeagoa eta justuagoa” lortzeko helburuarekin.


Los agentes celebran la toma de posesión tirando las boinas al aire.

Foru-Poliziako 99 agente Gorputzean sartzea ospatzen. ( irudia handitu )

“Horrela egin du Foru Poliziak, gero eta eraginkortasun eta nabaritasun handiagoarekin, garrantzi handiko delitu kriminaletan berriki jarraitu ditugun prozesuetan publikoki antzeman dugun bezala, eta horrela, Nafarroako gizarteak Foru Poliziaren profesionaltasuna eta prestakuntza maila altua antzeman ahal izan du”, Presidenteak adierazi duenez. Halaber, gogorarazi duenez, Nafarroako Parlamentuak berriki sustatutako azterketa soziologikoaren arabera, herritarrek “Foru-Poliziaren garrantzi handia egiaztatu dute, eta estamentu baloratuena izan da”.

Bestalde, Sanz presidenteak adierazi duenez, “Gaur egungo Nafarroak polizia modernoa behar du, teknikoki eta gizatasun aldetik ondo prestatua”, integrala, delituen, arau-hauste administratiboen edo gizarte elkarbizitzako lesio jarrera desberdinen prebentziorako, eta horien jazarpena egiteko eta autoreak atxilotzeko, “ikuspegi orokorrak horrela eskatzen duelako eta, ondorioz, poliziak berak, poliziaren jarduna partzial, zahartu eta iluntzat ez jotzeko”, bestelako segurtasun gorputzekin batera.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Discurso del Presidente Sanz

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa