(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak herritarrek Internet bidez izapidetu ditzaketen zerbitzuetarako sarbidea hobetu du asteazkena, 2009.eko abenduak 16

Foru Administrazioak 1.530 zerbitzu inguru eskaintzen ditu, eta horietatik 389 era elektronikoan kudeatu daitezke


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak herritarrek Internet bidez izapidetzeko aukera duten zerbitzuen aurkezpena eta erabilerraztasuna hobetu du, Catálogo de Servicios Electrónicos berritzearen bidez, bere web orrialdean dena (www.navarra.es).


Ordenagailua liburutegi batean

Gobernuak Internet bidez izapidetu daitezkeen zerbitzuetarako sarbidea hobetu du.

Nafarroako Gobernuak herritarrek Internet bidez izapidetzeko aukera duten zerbitzuen aurkezpena eta erabilerraztasuna hobetu du,  Catálogo de Servicios Electrónicos berritzearen bidez, bere web orrialdean dena (www.navarra.es).

Gaur egun, Foru Erkidegoko Administrazioak 1.530 zerbitzu inguru eskaintzen ditu, horietako 389 “on line” bidez izapidetu daitezkeenak. Katalogoak gai, sail, zerbitzu-egoeraren (agortua, azken egunak, etab.) arabera bilatzeko aukera eskaintzen du, herritarrentzat, enpresa edo erakundeentzat diren, edo enplegu publikoaren bilketakoak diren, edo diru-laguntzak eta laguntzak. Halaber, beste bilaketa-era gehitu zaio herritarraren bizitza-aldaketak biltzen dituena (seme-alaba izan ondoren, negozio bat ireki nahi duenean, salaketa bat jarri nahi duenean, etab.).


Halaber, Nafarroako Gobernuak bere web orrialdean administrazio elektronikoari buruzko kanal tematikoa argitaratu du zerbitzuak eskaintzeko era berri horren abantailak zabaltzeko eta herritarren eta Administrazioaren arteko harremanean dituen abantailak jakinarazteko eta Internet bidezko kudeaketak sustatzeko.


Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak eta Lehendakaritza, Justizia eta Herrizaingo kontseilariak, Javier Caballero Martínez jauna, eta Modernizazio eta Administrazio Elektronikoaren zuzendari nagusiak, José Luis Menéndez Rodríguez jauna, prentsaurrekoan agertu dira eredu berriaren ezarpenak dituen bi hobekuntzak aurkezteko, bulegoetako ohiko arretarekin elkarbizi dena baina epe ertainean gizartearekiko harremanetarako kanalik garrantzitsuena bihurtuk odena.

Kontseilariaren arabera, administrazio elektronikoaren garapena zerbitzuak eskaintzeko modernizatu beharreko erantzuna da, eta “barne iraultza sakona” eragin du, nahiz eta beharrezkoa den herritarrek ezagutzea.

Bestalde, Menéndezek eragindako kostu aurrezpena azpimarratu du. Aurreikusten denez, Nafarroako administrazio elektronikoak arka publikoetan 5 milioi euro aurreztuko ditu urtean: zerbitzu elektronikoen erabilera orokortuak 200 euroko onura eragingo du herritar bakoitzeko urtean, eta izapidetzeak egiteko urteko 300.000 ordu inguruko desplazamenduak ekidingo ditu; halaber, urteko paperaren tona eta batez besteko kontsumoa ere murriztuko du.

3.000 baino herritar eta enpresa gehiagok jada izapidetzeak egiten dihardute Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Espediente elektronikoa Nafarroan ezartzeak jada 2 paper tona aurreztea ekidin du, eta Nafarroako Zerbitzu-Katalogorako sarbideak %32 handitu dira azken hamar hilabeteetan.

E-administrazioaren abantailen adibide bat erradiologiari atxikitutako irudi mediko digitala da, erradiazioak, behar ez diren errepikapenak, desplazamenduak ekiditen dituena, eta diagnostikoa eta tratamendua arindu eta, fitxategi fisikoa keta ingurumenarekiko inpaktua murrizten duena.

Administrazio elektronikoaren tematikoak (sarbidea: promoziozko banner, gaietara jotzeko sarbidea edo “zerbitzuak” bidez) espazio bakar batean gaiaren eduki guztiak eskaintzen ditu. Espazioa lau bloke nagusitan egituratuta dago: Horietako bi administrazio elektronikoan oinarrituta (oinarrizko kontzeptuak, joerak, araudia edo estrategiak Nafarroan garatzeko) eta bere abantailak (erabilerraztasuna, aurrezpena, erraztasuna). Halaber, herritarrei jakinarazi zaie nola zerbitzuak izapidetu eta Nafarroako Atariko gogokoenetarako eta Nafarroako Gobernuaren Zerbitzuen Katalogoko gogokoenetarako estekak eskaintzen dira

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Presentación nuevo catálogo y temático

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa