(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz presidenteak lehen “Francisco de Javier” saria eman dio Pablo Hermoso de Mendozari asteazkena, 2009.eko abenduak 16

Burtzikariak Madrilen izandako omenaldi-ekitaldi batean jaso du sari hori


Sanz presidenteak saria eman dio Pablo de Hermoso Mendozari

Sanz presidenteak lehen Francisco de Javier saria eman dio Pablo Hermoso de Mendozari. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuko Presidenteak, Miguel Sanz Sesma jaunak, lehen Francisco de Javier saria eman dio Lizarrako Pablo Hermoso de Mendoza Cantón burtzikariari. Foru Exekutiboak berriki sortutako sari horren helburua, Nafarroaren irudia aurrerapen eta ongizateko erkidegotzat proiektatzen duten pertsona, erakunde eta instituzioak saritzea da.

Zentzu horretan, Sanz presidenteak adierazi duenez, “Pablo Hermoso de Mendozak, bere ibilbide izugarrian zehar, bere artearekin eta publikoarekin konprometitutako gizonaren irudi integrala, zehatza eta konprometitua eskaini du, eta horrela, bere jaioterria den Nafarroaren irudi onari lagundu dio, beti izan baitu Nafarroarekiko lotura eta Nafarroaren alde ekintza noble ugari egin ditu”.

Burtzikari nafarrak atzo arratsaldean Madrilgo Ventas plazako Antonio Bienvenida aretoan izandako omenaldian jaso zuen saria. Bertan, Harreman Instituzionalak eta Gobernuko Bozeramailea, Alberto Catalán Higueras; Iruñeko alkatea, Yolanda Barcina Angulo; eta zezen, politika, kultura eta ekonomia alorreko kide asko bildu ziren.

Agintariak eta ordezkariak ekitaldian izan dira

Pablo Hermoso de Mendozak San Francisco Javier saria jaso du Madrilen. ( irudia handitu )

Ekitaldi hori, Madrileko Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzak eta Madrilgo Erkidegoko Centro de Asuntos Taurinos-ek antolatutakoa, “La tauromaquia de Pablo Hermoso de Mendoza” liburua aurkezteko balio izan du, Paco Aguado kazetariak idatzitakoa, irudiekin batera, elkarrizketa bat egin diona Lizarrako burtzikariari.


Burtziketaren gailurrean

Bestalde, Sanz presidenteak adierazi duenez, “Hermoso de Mendozak, lan eta dedikazio handiarekin, zaldi gaineko zezenketaren gailurra lortu du” eta horregatik, “Nafarroa horretaz harro dago, aulki bakero baten gainean mendeetan ikusitako toreadore handienaz”.


Pablo Hermoso de Mendoza, Lizarran jaioa 1966ko apirilaren 11n, haurtzaroan hasi zen ekitazioan eta, ondoren, burtzikari izateko prestatu zen. Lehen aldiz Bianan aritu zen eta alternatiba Tafallan hartu zuen 1989ko abuztuaren 18an. Ventas plazan, Madrilen, 1995ean egin zuen debuta.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa