(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elurteak ez du kalterik eragin Nafarroako errepide sare nagusian osteguna, 2009.eko abenduak 17

Nabarmentzeko moduko istripu bat bakarrik gertatu da: Puiun kamioi bat errepidetik atera da eta jatetxe bat jo du


Elurteak ez du kalterik eragin errepide sare nagusian

Nafarroako errepide sarean zirkulazioa normala da.

Foru erkidegoan elurteak ez du errepide sare nagusia kaltetu: ibilgailuentzat irekita egon da denbora guztian. Edozein modutan, kontuz ibili beharra dago, batik bat gaur gauetik aurrera; izan ere, giroa hoztu egingo da (zero azpitik bost gradura jaitsiko da) eta izotza sor daiteke.

Nabarmentzeko moduko istripu bat bakarrik gertatu da: kamioi batek Puiuko Victoria jatetxearen kontra jo du, N-121 errepidean (Iruña-Tutera), eta gidaria arin zauritu da.

Eguerdiko 11.30ean errepide sare nagusia irekita zegoen, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak elurra kentzeko 83 makina mobilizatu baititu. Gainera, foruzain eta guardia zibil gehiago jarriko dituzte errepideetan eta, bihar, goizeko 6.00etatik aurrera, koordinazio organoak antolatuko dituzte, errepideak zaintzen eta kontrolatzen dituzten enpresa esleipendunekin batera, hiru lekutan: Altsasuko lotunean; Irurtzunen, A-15 errepidean; eta Iruñeko ingurabidean.

Informazio eguneratua behar izanez gero, Nafarroako Gobernuaren web orrira jo edo telefono zenbaki hauetara deitu besterik ez dago: 900 400 100 (Nafarroako errepideak) eta 900 123 505 (Trafikoko Zuzendaritza Nagusia).

Neguko Bidezaintza Plana koordinatzen duen batzorde iraunkorra gaur goizean bildu da Nafarroako Jauregian. Batzordeak erabaki du Neguko Bidezaintza Planean elurteari aurre egiteko jarritako bitartekoak bihar arte aktibatuta edukitzea. Batzordeko kideak hauek dira: Barne eta Herri Lan departamentuetako zuzendari nagusiak, Juan Ramon Rabade Iraizoz eta Jose Luis Echavarri Arraiza, hurrenez hurren; eta errepideen zaintzako, Nafarroako Larrialdi Agentziako, Foruzaingoko eta Guardia Zibileko ordezkariak.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa