(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

169 egoitza-plaza berri hitzartuta mendeko adinekoentzako osteguna, 2009.eko abenduak 17

Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu du Nafarroako bederatzi egoitza-zentrorekin, 4 milioi euroan


La consejera, con los representantes de los centros residenciales

169 egoitza-plaza berri hitzartu dira mendeko adinekoentzat ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Gizarte Gaiak, Familia, Gazteria eta Kiroletako kontseilariaren bidez, María Isabel García Malo, gaur hitzarmen bat sinatu du Nafarroako bederatzi egoitza-zentrorekin, 169 plaza hitzartzeko mendeko adinekoentzat, denak plaza berriak, CONCERDEP programaren testuinguruan. Zentro horiek ondokoak dira: Beloso Alto Egoitza, Torre Monreal Egoitza, San Miguel Egoitza (Funes), San Jerónimo Egoitza (Lizarra), Santa María Egoitza (Los Arcos), San José Etxe-Egoitza (Korella), Nuestra Sra. de Gracia Egoitza (Tutera), Berako San José Ospitale-Fundazioa eta Balterrako San José Egoitza.

Sinatze horretan, Nafarroako Jauregiaren jantoki-aretoan zian denekoan, García Malo kontseilariarekin batera, ondokoak izan dira: José María Barian Satrústegui, Beloso Alto Egoitza; José Miguel Garbayo Villanueva, Torre Monreal Egoitza ; Mª Lucía Cruz Ibiricu, San Miguel; David Cabrero del Amo Egoitza, San Jerónimo Egoitzaren ordezkaritzan; Jerónimo José Gómez Ortigosa, Santa María Egoitza; José Javier Navarro Arellano, San José Etxe-Egoitza; Fernando Ferrer Molina, Ntra. Sra de Gracia Egoitza; Josu Irazoki Aguirre, San José Ospitale-Fundazioa; eta José Miramón Martínez, San José Egoitza.

CONCERDEP programaren helburua mendekotasun edo mendekotasun handiko egoeran diren pertsonen egoitza-arreta bermatzea da, gaur egun izaera pribatuko egoitza plazan denekoa (prestazioarekin edo ez). Helburu horrekin, pertsona horiek okupatutako plaza pribatuak publiko bihurtuko dira, eta Nafarroako Gobernuak plazen kostu ekonomikoa bere gain hartuko du “erabiltzailearen partaidetza ekonomikoarekin, bere gaitasun ekonomikoaren arabera”; adineko mendeko pertsona aukeratutako inguruan mantentzen da; Gizarte Zerbitzuen Karterak ezarritako zerbitzuak eta intentsitateak bermatzen dira, eta azkenik, kalitate-irizpideak aplikatzen dira, erabiltzaileari arreta zuzena eta egokia bermatzeko.

Zehazki, hitzartutako plazak ondokoak dira: 22 plaza, Beloso Alto Egoitza; 14 Torre Monreal Egoitza ; 14 plaza San Miguel Egoitza (Funes); 14 San Jerónimo Egoitza (Lizarra); 7 Santa María Egoitza (Los Arcos); 28 plaza San José Etxe-Egoitza (Korella); 35 Nuestra Sra. de Gracia Egoitza (Tutera); 14 plaza Berako San José Ospitale-Fundazioa; eta 21 Balterrako San José Egoitza.

787 plaza hitzartuta 2009an


2009. urtean Nafarroako 20 egoitza-zentrorekin, 787 plaza hitzartu dira mendeko adinekoentzat, eta horietatik 516 berriak dira (plaza pribatua okupatu eta orain plaza publikoa dutenak), adinekoentzako egoitza plaza publikoen kopurua %47 handituta.

Eremu ekonomikoan, plaza horiek hitzartzeko, 2010eko abendura arte, 2,5 milioi euro inguru eman dira (24.734.720 euro).


Sailaren helburua 2.000 egoitza-plaza publikotara iristea da, jada 1.600 hitzartuta.

Bestalde, jada baimenduta dago beste 90 egoitza-plaza hitzartzea, denak berriak, beste 6 egoitza-zentrorekin, hurrengo urtarrilean sinatuko direnak.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa