(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gendulaingo PSISk 18.389 etxebizitza eraikitzea planteatzen du, horietatik %88 babestutakoak ostirala, 2009.eko abenduak 18

Halaber, ia milioi bat metro karratu jarduera ekonomikorako erabiliko dira


Transcripción textual del video

Etxebizitza eta Lurralde Antolaketako kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, Saileko zuzendari nagusiarekin batera, Jesus Javier Ascunce eta AH&Asociados estudioko Miguel Ángel Alonso jaunarekin batera, gaur goizeko prentsaurrekoan Guenduláin eremuaren gaineko jarduera-proposamena aurkeztu du, Udalaz gaindiko Intzidentzia Plan Sektorialak izapidetuko duena, eta hurrengo asteartean Lurralde Antolamenduko Batzordera bidaliko dena, kudeaketa administratiboekin jarraitzeko.

Presentado el PSIS de Guenduláin

Guenduláingo PSISk 18.389 etxebizitza eraikitzea biltzen du, horietako %88 babestutakoak. ( irudia handitu )

Etxebizitza eta Lurralde Antolaketako kontseilariak, Amelia Salanueva Murguialday andreak, Saileko zuzendari nagusiarekin batera, Jesus Javier Ascunce eta AH&Asociados estudioko Miguel Ángel Alonso jaunarekin batera, gaur goizeko prentsaurrekoan Gendulain eremuaren gaineko jarduera-proposamena aurkeztu du, Udalaz gaindiko Intzidentzia Plan Sektorialak izapidetuko duena, eta hurrengo asteartean Lurralde Antolamenduko Batzordera bidaliko dena, kudeaketa administratiboekin jarraitzeko.


Proposamenak, Zizur eta Galar udalerrietako 4.113.757 m2-tan garatuko denak, bi azpisektore planteatzen ditu: egoitzakoa eta jarduera ekonomikokoa. Lehenari dagokionez, 3.200.000 m2-tan 18.389 etxebizitza eraikitzea aurreikusita dago, horietatik 16.157 babestuak (%88) et 2.232 libreak (gainontzeko %12). Halaber, 1.100.000 m2 inguru espazio libreetarako eskainiko dira eta 326.000 m2 erabilera anitzeko erkidegoko ekipamenduetarako, besteak beste, ondokoetarako: osasun, hezkuntza eta kirol zerbitzuetarako. Zonalde hori, hirugarren sektore eta ekoizpen erabilerarako partzelak bilduko dituenak, gainera, 16.526 aparkaleku izango ditu. Aipatzekoa da dotazioen erreserbak Lurralde eta Hirigintza Antolamenduko 35/2002 Foru Legeak aurreikusitakoak gainditzen dituela.

Bigarren azpisektoreak 900.000 m2 bilduko ditu eta jarduera ekonomikorako erabiliko da. Zonalde horretan parke teknologiko bat sortzea aurreikusita dago, 185.000 m2-koa, etxebizitza, bioklimatismo eta iraunkortasunaren gaineko ikerkuntzetan oinarrituko dena. Beraz, espazio berri horrek, Plan Moderna helburuak beteko ditu, Nafarroak, garapenerako ardatz nagusitzat, ekonomia berdearen alde egindako apustuari dagokionez.


Gendulain urrats urrats

2005eko uztailaren 4an, Nafarroako Gobernuak deialdia zabaldu zuen Lurzoru Publikoko Foru Bankuari emandako egoitza-lurzoruaz jabetzeko. Une hartan jada zehaztu zen Gendulain eremua, ordura arte hartutako handiena, babestutako etxebizitzen eskaintza garrantzitsua biltzeko eta Iruñeko Eskualde osoaren garapena orekatzeko.

Zonaldearen ezaugarriak direla eta, geografikoak zein zabalerakoak, ideia-lehiaketa egin zen eremuaren antolaketarako, etxebizitzen erabilera ez ziren bestelakoak plazaratzeko, eta barruko hirigintza koherentzia eta eskualdearen lurralde integrazioa bermatzeko. Horretan aritu da lanean AH&Asociados taldea, Etxebizitza eta Lurraldearen Antolaketa Sailaren eta Nasursa sozietate publikoaren zuzendaritza teknikoaren eraginpean.

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa