(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Areta-Sarrigurengo biribilgunerako sarbidean oinezkoentzako eta txirrindularientzako azpiko pasabidea jarriko dute asteartea, 2009.eko abenduak 22

Obrak 2010eko lehen hiruhilekoan eskainiko dituzte


Sarrigurenen azpiko pasabidea egiteko hitzarmena.

Sarrigurenen azpiko pasabidea egiteko hitzarmena sinatu dute. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuaren bitartez, lankidetza hitzarmen bat sinatu du Nasuinsa sozietate publikoarekin eta Eguesibarreko Udalarekin, Areta-Sarrigurengo biribilgunerako sarbideetan oinezkoentzako eta txirrindularientzako azpiko pasabide bat jartzeko. Akordioa abenduaren 14ko bileran onartu zuen Foru Gobernuak.

Ekitaldian parte hartu dute aipatu departamentuko kontseilariak, Laura Alba Cuadrado; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariak, Jose Maria Roig Aldasorok, sozietate publikoko presidente gisa; eta Eguesibarreko alkateak, Jose A. Andiak.

Obrak egiteko 995.917 euro behar dituzte: Eguesibarreko Udalak 295.917 euro jarriko ditu eta Nasuinsa sozietateak 700.000 euro. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak bidea berritzeko proiektuko obrak ordainduko ditu; obra horietako aurrekontua 1.072.614,34 eurokoa da.

Nafarroako Gobernuak aurreikusita zeukan biribilgunea berritzea, ibilgailu gehiago hartzeko eta segurtasuna hobetzeko. Gainera, Eguesibarreko Udalak eta Nasuinsa sozietate publikoak oinezkoentzako eta txirrindularientzako azpiko pasabidea egitea zeukaten adostua, aipatu hitzarmenean azaltzen den moduan.

Hitzarmenaren arabera, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak oinezkoentzako eta bidegorria jartzeko pasabideko obrak kontratatu, egikaritu eta zuzenduko ditu, Areta-Sarrigurengo sarbideak hobetzeko obrekin batera. Eraikuntza proiektua idatzi dute eta obrak 2010eko lehen hiruhilekoan eskainiko dituzte, seguru asko. 

Azpiko pasabide zabala

Oinezkoentzako azpiko pasabidea egitea erabaki dute ibilbidea txikiagoa delako, zirkulazioan eraginik ez daukalako, mugitzeko zailtasunak dituen jendearentzat irisgarriagoa delako eta eguraldiak ez diolako eragiten.

Pasabidea NA-150 errepidearen eskuinaldeko autobus geltokian hasi (Erripagaineko obrak) eta Maristen ikastetxe ondoko oinezkoentzako bidean amaitzen da; guztira 362,5 metro luze da. Pasabidearen 50 metro besterik ez daude estali gabe eta malda handiena %6koa da; egituraren gutxieneko galiboa 3 metrokoa da. Halaber, zabalera txikiena 6,3 metrokoa da (espaloiak 4 metro eta bidegorriak 2,30 metro hartzen dituzte); beraz, pasabidea oso zabala da.

Diseinuari dagokionez, azpiko pasabidea ahal bezainbeste jarri dute aire zabalean, estalitako lekuetan sekzioa oso zabala da, argia edukiko du beti eta, gainera, dauden zerbitzuekin bateratu dute.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa