(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Artista Gazteen Topaguneen XXV. urtemugaren azken oroitzapenezko erakusketa inauguratu da asteartea, 2009.eko abenduak 22

Rodezno Kondea erakusketa-aretoan bisitatu daiteke hurrengo urtarrilaren 27 arte


Artista Gazteen XXV. Topaguneak

Chandra egitasmoko artistak ( irudia handitu )

Gazteriaren Nafarroako Institutuko zuzendari-kudeatzaileak, Ana Frías Pardo andreak, eta Iruñeko Udaleko Kultura zinegotziak, Paz Prieto andreak, gaur eguerdian Artista Gazteen Topagunearen XXV. Urtemugaren azken oroitzapeneko erakusketa inauguratu dute, “Chandra Egitasmoa” lelopean. Ekitaldian, erakusketaren komisarioa, kazetaria eta kritikoa den Juan Zapater, eta ondoko artistak zian dira: Verónica Eguaras, Elisa Fernández, Taxio Ardanaz, María Jiménez, Belén Puyo, Miren Doiz, Carlos Irijalba, Miguel Pueyo, Nerea de Diego eta Elena Goñi.

Erakusketa Iruñean inauguratu da, “la obran” oinarrituta, Artista Gazteen Topagunearen XXV. Urtemugarako antolatutako azkena, “Los autores”, Tuterako Castel Ruiz Zentroan izandakoa, eta “Work in progress” bien ostean, Lizarra eta Zangotzako Kultura-Etxeetan izandakoak.      

Aurreko hiru erakusketetan, artistak eta lan-prozesua antzeman ahal izan dira, azken erakusketa honetan, azken obrara heltzeko. Juan Zapaterrek adierazi bezala, erakusketako komisarioak, erakusketa hori oinarrizko funtsa izan duen egitasmoaren azken gailurra da: “Topagunearen ideiaren kontzeptua garatzea eta egitasmo hori etengabe eraldatzen ari den zerbait bihurtzea, wor in progress antzekoa, objektu artistikoen erakusketa hutsa baino haratago.”

Erakusketa urtarrilaren 27 arte bisitatu daiteke Rodezno Kondea erakusketa-aretoan, 18etatik 21etara lanegunetan eta 12etatik 14etara igande eta jaiegunetan (abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean izan ezik, erakusketa itxita egongo baita). Nafarroako hiriburuan, Chandrak Tuteran, Lizarran eta Zangotzan erakutsitakoaren bilduma eskainiko du; horrez gain, esperientzia horren azken proposamena.

Chandra egitasmoa

Ana Frías, Juan Zapater eta Paz Prieto erakusketaren aurkezpenean. ( irudia handitu )

Egitasmoaren izena, Chandra, 1983an Kimika Nobel Saria lortu zuen Subrahmanyan Chandrasekhar-en omenez da, unibertsoaren mugen kontzeptuari buruzko ekarpenagatik eta bere “The Mathematical Theory of Black Holes” obragatik aukeratua izan zena.

Erakusketan Topaguneko partaideen eta sormen plastikoaren eta ikus-entzunezkoen eremuan irabazleen obrak ikus daitezke:

- Verónica Eguaras- Ikus-entzunezko Sormenaren bigarren saria eta publikoaren saria 2002, 2. saria ikus-entzunezko sormena eta lehen saria Arte Plastikoetan 2009.

- Elisa Fernández- Lehen saria Ikus-Entzunezko Sormenean 2007, 2008ko Artista Gazteen Nafarroako Topaguneetako Arte Eszenikoetako finalista eta lehen saria Arte Eszenikoetan 2009.

- Taxio Ardanaz- Bigarren saria Arte Plastikoak eta 2. saria 2007ko Artista Gazteen Nafarroako Topaguneetako Ikus-Entzunezko Sormenean.

- María Jiménez- Lehen saria Arte Plastikoetan, 2006ko Nafarroako Artista Gazteen Topagunea.


- Belén Puyo- Lehen saria Arte Plastikoetan, 2005eko Nafarroako Artista Gazteen Topagunea.

- Carlos Irijalba- Lehen saria Arte Plastikoen lehiaketan, 2005eko Nafarroako Artista Gazteen Topagunea; Nafarroako Gobernuaren “Gazte Balorea” gazte-saria 2008an, bere ibilbide artistiko eta nazioarteko proiekzioagatik.

 
- Miguel Pueyo- Lehen saria Arte Plastikoen lehiaketan, 2003ko Nafarroako Artista Gazteen Topagunea.

 
- Nerea de Diego- Bigarren saria Arte Plastikoen lehiaketan, 2002ko Nafarroako Artista Gazteen Topagunea.

 
- Elena Goñi- Lehen saria Arte Plastikoen lehiaketan, 1998ko Nafarroako Artista Gazteen Topagunea.

Hurrengo urtarrilaren 20an, Baluarten, “Topagune artistikoa: 25 urteko eboluzioa Nafarroako Arte Gaztean” izango da, euren 25 urteetan egitasmotik iragan diren artista askok parte hartuko duteneko ekitaldia. Bertan, Topaguneetan, edozein ediziotan, parte hartu duten artista guztiek eman dezakete izena, ondoko orrialdearen bidez: www.encuentros.navarra.es. Horrez gain, sari desberdinak emango zaizkie 2009ko Topaguneetako irabazleei, eta horrekin amaitutzat joko da aurtengo edizioa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa