(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

‘El Cancionero de Herberay y la corte literaria del Reino de Navarra’ liburua aurkeztu dute asteazkena, 2009.eko abenduak 23

Obra hori XV. mendeko bigarren erdialdeko Nafarroako poeten biografien profilak garatzea ahalbideratu duen ikerkuntza baten fruitua da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, ‘El Cancionero de Herberay y la corte literaria del Reino de Navarra’ liburua aurkeztu du. Obra hori, XV. mendeko bigarren erdialdeko Nafarroako gorteko poeten profila garatzeko aukera eskaini duen ikerkuntzaren fruitua da, Nafarroako Carlos II.enaren eta Vianako Carlosen garaiko testuinguruan kokatuta.

Liburuaren aurkezpenean, Newcastle-en (Erresuma Batua) Arts and Social Sciences Academic Press-ek argitaratutakoa, testuaren egilea izan da, Carlos Conde Solares jauna, Northumbria-ko (Newcastle) Unibertsitateko Ikerkuntza Hispanikoak Saileko irakasle titularra eta XV. mendeko kultura espainiarrean aditua eta, bereziki, Nafarroako Erreinukoan. Argitalpena Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Sailak kofinantzatu du, 2009ko Ediziorako Laguntzetarako deialdiaren bidez. Liburuaren salmenta-prezioa 15 eurokoa da.

El Cancionero de Herberay

"El Cancionero de Herberay" argitalpenaren azala.

Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón jaunak, ‘El Cancionero de Herberay y la corte literaria del Reino de Navarra’ liburua aurkeztu du. Obra hori, XV. mendeko bigarren erdialdeko Nafarroako gorteko poeten profila garatzeko aukera eskaini duen ikerkuntzaren fruitua da, Nafarroako Carlos II.enaren eta Vianako Carlosen garaiko testuinguruan kokatuta.

Liburuaren aurkezpenean, Newcastle-en (Erresuma Batua) Arts and Social Sciences Academic Press-ek argitaratutakoa, testuaren egilea izan da, Carlos Conde Solares jauna, Northumbriako (Newcastle) Unibertsitateko Ikerkuntza Hispanikoak Saileko irakasle titularra eta XV. mendeko kultura espainiarrean aditua eta, bereziki, Nafarroako Erreinukoan. Argitalpena Nafarroako Gobernuko Kultura eta Turismo Sailak kofinantzatu du, 2009ko Ediziorako Laguntzetarako deialdiaren bidez. Liburuaren salmenta-prezioa 15 eurokoa da.

Nafarroako Gorteko poetak

Liburu horretan, ‘Cancionero de Herberay des Essarts’-en (Eskuizkribu osagarria 33382 Britainiar Liburutegikoa) ezaugarri kodikologikoak eta ondare historiaren ezaugarriak deskribatzen dira. Halaber, Nafarroako Juan II.enaren eta Vianako Carlosen gorteko testuinguru historikoa aztertzen da, Nafarroako Artxibo Nagusian ikerkuntza sakona eginda, Aragoiko Koroaren Artxiboan eta Kataluniako eskualde batzuetako artxiboetan kontsulta puntualak eginda.

Ikerkuntza horren bidez, XV. mendeko bigarren erdialdeko Nafarroako gorteko poeten profil biografikoak garatu dira, besteak beste, ondokoenak: Hugo de Urriés, Pere Torroella, Juan y Francisco de Villalpando, Juan de Valladolid, Diego de Sevilla, la Vayona, Diego Gómez de Sandoval, Pero Vaca, Francisco Bocanegra, Juan de Mazuela, García de Padilla eta Gonzalo de Ávila. Era berean, poema anonimoen egiletza, obra poetikoen azterketa literarioa eta Nafarroako Erreinuko noble eta kristaututakoen arteko elkarbizitzaren kultura testuingurua aztertzen dira. Halaber, Nafarroako gortearen eta Gaztela eta Aragoiko bestelako literatura zirkuluen arteko loturak aztertzen dira. Era berean, horien Alfonso V.enaren gorte napolitarrarekiko loturak eta garai horren Nafarroako Erreinurako bizitza politikoak eta diplomatikoak zuen garrantzia.

Autoreak arreta berezia jarri du Urriés-en figuran, Juan II.enaren enbaxadorea Europako hainbat misio garrantzitsutan, eta Torroella-ren figuran, eskuizkribuaren goiburuan diren hiru prosen egilean eta querelle des femmes (emakumeen gaitasunei buruzko eztabaida) garatzen duenekoan, XV. mendearen azken herenean Espainian, era horretan, militar, literatura eta kultura mailako garrantzi handiko figura dela erakutsita.

Gorteko giroa

‘Cancionero de Herberay’ testigantza zuzena da, bere prosaren bidez, bereziki humanista kultura giroa duen gorte baten gainekoa, eta literatura atsegina gizarte zabalaren isla deneko erreinuaren gainekoa; halaber, nobleziak, juglareak, artistak, kristau zaharrak eta kristautuak berdintasun eremuan murgiltzen direnekoa, gizalegearen kodearen bidez.

Lan horren helburua ‘Cancionero de Herberay des Essarts’-en tradizio testualari itxura eman zioten pertsonaia, gertaera eta obren gaineko ahalik eta zehaztasun handiena eskaintzea da. XV. mendeko azken hereneko Nafarroako Erreinuaren ez egonkortasun politiko eta militarrak ez zuen eragotzi gizarte maila guztietako pertsonek, arretaz eta seriotasunez, jarduera horietan parte hartzea, zalantzarik gabe, entretenimendu bat baino gehiago zirenak: gorteko poesia gizarte errespetagarritasuneko tresna zen, garai horretan, beharrezko talentua zuen edonorentzat eskuragarri zegoena.
Erabat espainiarra den lehen kantutegi horrek, ‘Herberay’, gutxitan ikusten den berezitasuna du; hau da, bizimodu bat islatzekoa, erdi aro beranduko kortesia, bere gizarte maila guztietan, eta historia kulturala ilustratzeko baino gehiago balio du: Espainian ideia humanistak barneratzearen intrahistoria. Kantutegi horretan, aldaketa sakonen garaiaren isla, ondokoak biltzen dira: zizakadura petrarkistak, metro tradizionalak, abesti arketipikoak, hautsitako oinarekin denbora-pasak eta, formaletik haratago, barneratutako eta berrinterpretatutako humanismo kutsuak. 


Autorearen biografia

Carlos Conde Solares lizentziaduna da Hispainiar Filologian Oviedoko Unibertsitatean eta Espainiako Erdi Aroko Historia Kulturaleko Doktorea Londongo Queen Mary Unibertsitatean. Bertan, bitarteko irakasle izan zen hiru urtez. Gaur egun, Northumbriako Unibertsitateko Ikerketa Hispanikoak Saileko Irakasle Titularra da, Newcastle-en, Erresuma Batuan.

Bere ikerketa XV. mendearen bigarren erdialdeko Nafarroako Erreinuko gorteko giroan oinarritzen da; halaber, Juan II.enaren, Vianako Carlosen eta Nafarroako Leonorren gortean ekoiztutako literaturan, eta garai horretako Nafarroako Erreinuko gizarte, kultura eta politika mailako elementuetan. 

Liburu honetaz gain, hamalaugarren mendeko Espainian ideia eta estetika humanistak sartzeari buruzko artikuluak argitaratu ditu (bereziki Nafarroan) eta hitzaldiak eman ditu foroetan, besteak beste: Medieval Hispanic Research Seminal, Londongo Queen Mary Unibertsitatean eta Oxfordeko Unibertsitateko Medieval Literature Seminal-en. 

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa