(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Pirinioetako autobidean Izkotik Judaren Benta arteko zatiaren %90 eginda dago asteazkena, 2009.eko abenduak 23

Zati horretako 7,5 kilometroak martxoan irekiko dituzte, goi tentsioko linea berri bat jarri behar dutela eta planak atzeratu egin behar izan baitituzte


Alba kontseilaria Pirinioetako autobidean

Alba kontseilaria A-21 errepidearen Izkotik Judaren Benta arteko zatiko obrak ikustera joan da. ( irudia handitu )

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilaria, Laura Alba Cuadrado, Pirinioetako autobiaren (A-21) Izkotik Judaren Benta arteko zatia ikustera joan da gaur goizean. Kontseilarik esan du zati horren %90 dagoeneko eginda dagoela. Obra hori Errepideen II. Plan Zuzentzailean dago, baita Nafarroako Errepide Sareko Esku-hartzeak Azkartzeko Planean ere (Nafarroa 2012 Plana). Azken plan hori egin dute Nafarroako Gobernuak eta SPRIN inbertsio eta azpiegitura sozietate publikoak sinatutako hitzarmen bati esker.

Alba kontseilariak adierazi du goi tentsioko linea bat jarri behar dutela eta, ondorioz, autobiako 200 metroko zati bateko obrak atzeratu egin behar izan dituztela. Linea hori Red Electrica Española enpresarena da, hark bakarrik dauka linea berritzeko eskumena. Enpresak esandakoaren arabera, lan hori urtarrila amaieran egingo dute. Beraz, aipatu autobia zatia martxoan irekiko dute, seguru asko.

Pirinioetako autobiak 45 kilometro egiten ditu Nafarroan; inbertsioa, guztira 347 milioi eurokoa da. Gaur egun, hasierako zatian 10.148 pasatzen dira egunero eta, une batzuetan zirkulazio handia egoten da. Behin zeharkako ardatz hori amaituta, zirkulazioak gora egingo du, Iparraldeko autobian eta Sakanakoan gertatu bezala.

Izkotik Judaren Benta arteko zatia

Zati hori N-240 errepideko 28,5 kilometroaren parean hasten da, gutxi gorabehera, Izkoko lotura igaro ondoren. Gero, N-240 errepidetik aldedun egiten da, iparraldera. Amaitu Judaren Bentan egiten da eta han lotura bat egingo dute.

Animalientzako hiru pasabide egingo dituzte, baita funtzio anitzeko ohol motako pasabide bat ere, 120 metro luze eta 40 metro zabalekoa. Aranako trokartea igarotzeko zubi bat egingo dute, 110 metro luzekoa.

Amaierako loturan oraingo egiturari eutsiko diote eta proiektuko glorietek lotura zuzena izango dute. Lotune horretan animalientzako azpiko bi pasabide jartzea aurreikusi dute.

Eredutzat hartutako sekzioari jarraiki, errepideak bi galtzada dauzka, eta erdian bost metroko erdibitzailea; norabide bakoitzean bi lerro jarriko dituzte, 3,5 metro zabalekoak. Kanpoko bazterbidea 2,5 metrokoa izango da eta barrualdekoa metro batekoa.

Zatiak, guztira, 7,8 kilometro, sei zubi eta hiru marko dauzka. Aurrekontua 31.141.300 eurokoa da eta enpresa esleipenduna ARIAN.

Gehiago irakurri:

Ikusten ari den informazioa Nafarroako Gobernuak emandako prentsa-ohar osoaren bertsio bat da, online komunikabiderako egokitua.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa